Euskal Encounterrek zilarrezko ezteiak

  Teknologia  Debagoiena

Euskal Encounterrek zilarrezko ezteiak

Bihar, larunbata, hasiko den Euskal Encounterren 25. edizioak 8.000 partaidetik gora bilduko ditu Barakaldoko BEC-en, aurreko edizioetan baino mila pertsona gehiago. Aurtengoa berrikuntzaz beterik dator eta ahaztezina izan dadila nahi dute antolatzaileek, zilarrezko ezteiak ospatzeko.

Kanon digital berria onartu da

  Teknologia  Debagoiena

Kanon digital berria onartu da

Ministro Kontseiluak onartu du abuztuaren 1ean indarrean sartuko den lege dekretu berria, aurreko urtean Auzitegi Gorenak legez kanpo utzi zuen legea ordezkatzeko sortua izan dena. Mugikor, CD eta biltegiratze unitatetan gehituko da kanon berria, eta ekoizleek ordaindu beharko dute.

'Emojien' Nazioarteko Eguna ospatu zen atzo

  Teknologia  Debagoiena

'Emojien' Nazioarteko Eguna ospatu zen atzo

Atzo, uztailaren 17a, Word Emoji day edo Emotien Nazioarteko Eguna izan zen. Egun hau 2014tik ospatzen da Emojipedia-ko sortzailea den Jeremy Burgek bultzatuta. Emotien erabilerak etengabe egin du gora azken urteetan, testuaren tonua identifikatzen laguntzeaz gain, mezuak laburtzen laguntzen dute, besteak beste.

Ez daude bi app denda bakarrik

  Teknologia  Debagoiena

Ez daude bi app denda bakarrik

Guztientzako ezagunak bihurtu diren bi aplikazio dendatatik kanpo badago beste merkatu bat. Google eta Apple handien atzetik Amazon, Uptodown, Aptoide edo F-Droid bezalako zerbitzuak indarra hartzen ari dira aplikazioak eskuratzeko leku bezala.  

Ikasgela ibiltaria Arrasaten dago gaur

  Teknologia  Arrasate

Ikasgela ibiltaria Arrasaten dago gaur

Gaur, goiz eta arratsaldez Biteri plazan dago ikasgela ibiltariaren autobusa. Helburua 8 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteak teknologiara hurbiltzea eta estereotipoak apurtzea da. Izena aurrez eman behar bada ere, arratsaldean gerturatuz parte hartzeko aukera dago (lekua baldin badago). Hurrengo egunetan Eskoriatza eta Bergaran ere egongo da.

Loreto Susperregi: "Robota inportantea izango da 4.0 industria kontzeptuan"

  Teknologia  Arrasate  Oñati

Loreto Susperregi: "Robota inportantea izango da 4.0 industria kontzeptuan"

EHUk, Ulmak eta IK4-Teknikerrek elkarlanean sari inportantea lortu dute European Robotics Challenges-en. Loreto Susperregik eman ditu proiektuaren ezaugarriak.

WiFi konexio publikoak: zerbitzua ala tranpa?

  Teknologia  Debagoiena

WiFi konexio publikoak: zerbitzua ala tranpa?

Liburutegietan, tabernatan eta beste hainbat leku publikotan WiFi konexio publiko eta irekiak aurkitu daitezke. Orokorrean, leku publikoan daudenez, eta batez ere, doakoak direnez, oso erabiliak dira. Pentsa, Facebookek ere bere mugikorreko aplikazioan horrelako sareak bilatzeko tresna bat dauka. Hala ere, segurtasun maila baxuak kontutan hartzen ez diren arrisku asko ekar ditzake konektatzen den unean bertan.

Ikasgela ibiltaria Debagoienean uztailean zehar

  Teknologia  Arrasate  Bergara  Debagoiena  Eskoriatza

Ikasgela ibiltaria Debagoienean uztailean zehar

Arrasate, Eskoriatza eta Bergaran izango da egun batez 8 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteei Kode Eskolak zuzendutako programazio tailerrak eskaintzeko. Bere helburua haur eta gazteen artean teknologien erabilera egokia eta sortzailea bultzatzea eta teknologiaren aldeko jakin-mina eta bokazioa sustatzea da.

Sarean anonimotasuna mantentzeko, Tails

  Teknologia  Debagoiena

Sarean anonimotasuna mantentzeko, Tails

Anonimotasuna eta pribatutasuna mantentzen saiatzen diren horiek badute beste tresna bat gehiago eskuragarri sarean. Tails izeneko sistema eragileak ez du arrastorik uzten erabiltzen den ordenagailuan eta sarera egiten dituen konexio guztiak TOR sare anonimoaren bitartez egiten ditu.

Bertso eskola mugikorrean

  Teknologia  Debagoiena

Bertso eskola mugikorrean

Bertsoak sortzen laguntzeko hainbat aplikazio daude merkatuan, errimak gorde, oinak jarri, sinonimoak bilatu eta silabak kontatzen dituztenak besteak beste. Edozein tokitan, mugikorrarekin, ariketak egin edo errimategia eskura edukitzeko aukera.

Etxeko WiFia segurua al da?

  Teknologia  Debagoiena

Etxeko WiFia segurua al da?

Etxe askotan dago jada WiFi konexio puntu bat baina gehienak dakarren izen eta pasahitzarekin gelditzen dira. Izen eta pasahitz hau aldatzea garrantzitsua da inor etxeko konexiora norberak nahi izan gabe ez konektatzeko.

Ezagunak ez diren Google zerbitzuak

  Teknologia  Debagoiena

Ezagunak ez diren Google zerbitzuak

Google bere zerbitzuak hedatzen ari da etengabe, eta nahi adina sortu eta desegiten ditu urtean zehar. Asko ez dira mundu osora hedatzen, eta beste askok ez dute izan beharko luketen oihartzuna lortzen nahiz eta benetan erabilgarriak izan. Horietariko batzuk aipatzen dira jarraian, esaterako, Kanban estiloko sarrera ontzi bat, marrazteko zerbitzuak, baita etxe batek izan dezakeen eguzki energia kalkulatzeko ere.

Email helbideak bilatzeko tresna

  Teknologia  Debagoiena

Email helbideak bilatzeko tresna

Erakundeekin kontaktuan jartzeko aukera bat gehiago da emaila erabiltzea, baina askotan, ez dira bistara egoten. Webguneetan helbideak bilatzeko tresnak daude zeregin hau errazagoa egiteko.

Roboten arteko sumoa, hobeto ikasteko bultzada

  Teknologia  Arrasate  Debagoiena

Robot-Sumo lehiaketa baten hartu dute parte asteon MUko Goi Eskola Politeknikoko ingeniaritza mekanikoko ikasle talde batek Ordiziako fakultatean; sailkapenaz harago, irakasleak eta ikasleek eurek onartzen dute halako aitzakiekin hobeto ikasten dela.

Wordpressek bulegoak salgai ditu erabilera faltagatik

  Teknologia  Debagoiena

Wordpressek bulegoak salgai ditu erabilera faltagatik

Wordpress kudeatzen duen Automattic enpresak San Franciscon duen eraikina salgai du inork erabiltzen ez duelako. Bere langile gehienak etxetik egiten dute lan eta Matt Mullenweg zuzendariaren hitzetan, gaur egun “mahai joko gehiago dago bulegoetan pertsonak baino”.