Bi ikastaro berri eskainiko ditu Elgetako KZguneak urrian

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko ira. 22a, 10:30

Bina orduko bi saiokoak izango dira, eta urriko lehen astean egingo dituzte. Gaiak dira enplegua bilatzeko aplikazioak eta programa informatiko onenak jaisteko ikastaroa. Izen-ematea doan da, baina hilaren 28ra arte egin daiteke.

Beste bi ikastaro eskainiko ditu Elgetako KZguneak Elgetako liburutegi zerbitzuarekin elkarlanean.

Enplegua bilatzeko aplikazioak

Lehenengoa interesgarria izan daiteke enplegu bila dabilen jendearendako; izan ere, enplegua bilatzeko aplikazioen gainekoa izango da. Saioak egingo dituzte urriaren 2an eta 3an, 18:00etatik 20:00etara. Lana bilatzeko gomendioak, infojobs enplegu ataria ordenagailuan zein smartphonean erabiltzen ikastea, lan-bilaketa sare sozialen bidez nola egin daitekeen ikastea egin, web orrien aurkibidea... Eduki interesgarriak landuko dituzte.

Programa informatiko onenak

Bigarren ikastaroan programa informatiko onenak nola jaitsi ikasteko izango da. Saioak urriaren 4an eta 5ean egingo dituzte, 18:00etatik 20:00etara. Kasu honetan parte hartzaileek ikasiko dute Internet bidez topatu daitezkeen fitxategi eta programak nola deskargatu, Softonic aplikazioa zer den eta nola erabil daitekeen...

Izen-ematea doan da, baina aurrez egin behar da. Interesatuek liburutegira jo dezakete. Saio guztiak kultura etxeko KZgunean egingo dira; hau da, erabilera anitzeko gelan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak