Zientzia eta Teknologia Asteari amaiera eman diote Garaian

Miren Arana Pagaldai 2023ko aza. 17a, 14:40

ZTIM arloetara gerturatzeko hainbat ekintza egin dituzte astelehenaz geroztik, eta gaur, azaroak 17, bukaera eman diote Garaian antolatutako Zientzia eta Teknologia Asteari.

Azaroaren 13an ekindako Zientzia eta Teknologia astearen barruan, gazteak Zientzia, Teknologia, Ingenieria eta Matematika edo ZTIM arlotara gerturatzeko hamaika ekintza  antolatu dituzte. Ekimenaren baitan, ohikoa bihurtu den arrautza jaurtiketa lehiaketa antolatu dute, eta gaurko sari banaketarekin eman diote amaiera asteari, irabazleak erabakitzeko lau epaimahaikide bildu dira Garaian: Javier Bikuña, Saiolaneko ekintzailea; Itsaso Zubeldia Mondragon Unibertsitateko irakasle eta teknikaria; Maria Ruiz, ISEA Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza arlotako langilea, eta Xingi Shu, EDERTEKo produktu garapeneko ikertzailea.

Epaiaren aurretik, epaimahaikideek euren iritziak eta bizipenak azaldu dituzte hiru puntu garrantzitsu ardatz hartuta: batetik ZTIM, bestetik ikastetxeek gazteak ZTIM hauetara hurbiltzearen beharra, eta azkenik emakumearen roll-a esparru honetan.

Urteroko arrautza jaurtiketa lehiaketa izan da eguneko protagonista. Aurten hamabi bideo jaso dituzte guztira, baina bi irabazle izan dira: Berriotxoa ikastetxeko Lier del Barrio, Aitor Palacio eta Iñigo Peñak irabazi dute publikoaren saria. Bigarren irabazlea aldiz, epaimahaiak aukeratu du jaurtiketa, hegaldia, diseinua eta altuera kontuan izanik, Arizmeni ikasktolako Aratz Arenaza, Julen Muruamendiaratz, Oier Barrutia eta Beñat Plaza izan dira irabazleak.

Hirugarrenez antolatu dute ekimena, hiru helburu nagusi izanik, ZTIMen inguruko bokazioak sustatzea, gazteei lanbideak gerturatu eta ezagutzeko aukera ematea eta emakumeen presentzia erakustaraztea.

Aste osoan zehar, Mondragon Eskola Politeknikoko ingenieritzako proiektu ezberdinen erakusketa ere izan dute ikusgai. Hala gazteek ZTIM arloak proiektu fisikoetan nola aplikatzen diren ikusteko aukera izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak