Euskarazko aplikazioak: Inforecikla

  Teknologia  Debagoiena

Euskarazko aplikazioak: Inforecikla

Etxean sortzen diren hondakinak sailkatzen laguntzen duen aplikazioa, Arabako Foru Aldundiak sortua. Bi helburu nagusi ditu: Araban egiten den birziklapena hobetzea eta horren inguruko kontzientzia zabaltzea.

Euskarazko aplikazioak: Jorrokak

  Teknologia  Debagoiena

Euskarazko aplikazioak: Jorrokak

Erronka berriak bilatzen dituztenendako aproposa den jokoa, beste erabiltzaile batzuek baino puntu gehiago lortzea da helburua proposatzen diren erronka desberdinetan parte hartuz.

Euskarazko aplikazioak: Geos Euskal Herriko Geografia

  Teknologia  Debagoiena

Euskarazko aplikazioak: Geos Euskal Herriko Geografia

Geografiaren inguruan joko desberdinak biltzen ditu Geosek, Euskal Herriko eta munduko geografia ikasteko baliagarri delarik. Zailtasun maila eta gaia ere aukeratu daitezke.

Euskarazko aplikazioak: Zer da zer?

  Teknologia  Debagoiena

Euskarazko aplikazioak: Zer da zer?

Irudi misteriotsuak eskaini eta zer edo nor den asmatzea da jokoaren helburua, galderak eginez eta erantzunak ikertuz. Pertsonaia, leku eta abarrei buruzko galderak egin daitezke eta aukera okerrak baztertuz asmatu beharko da nor edo zer den erantzun zuzena.

Euskarazko aplikazioak: Playeus

  Teknologia  Debagoiena

Euskarazko aplikazioak: Playeus

Lau joko ezberdinez osatutako aplikazioa da Playeus, irudien eta kontzeptuen arteko loturak eginez. Erantzun zuzenak lortuz gero mailaz aldatuko da zailtasuna handituz.

Euskarazko aplikazioak: Azoka

  Teknologia  Debagoiena

Euskarazko aplikazioak: Azoka

Euskal azokak ezagutzeko aitzakia ematen duen jokoa, bertako produktuak saldu eta euskal sukaldeko errezeta ezagunenak prestatzeko pausuak barneratzen dituena. Taloak edo euskal pastelak prestatuz eta baratzeko produktuak salduz, bezeroak pozik mantendu eta irabaziak handitzea da helburua.

Euskarazko aplikazioak: HorKonpon

  Teknologia  Debagoiena

Euskarazko aplikazioak: HorKonpon

Herritarrek kalean aurkitutako matxuren berri beraien udalei jakinarazteko aplikazioa da HorKonpon. Matxuraren argazkia egin, GPS bidez geolokalizatu eta mugikorraren bidez bertako udalari bidali daiteke. Bidalitako matxuraren abisua udaleko zerbitzuen departamenduan jasoko dute eta behin matxura konponduta, abisua eman duen herritarrari konponketaren berri emango zaio.

Euskarazko aplikazioak: Burulantzen

  Teknologia  Debagoiena

Euskarazko aplikazioak: Burulantzen

Irudiekin eta hitzekin jolasteko aplikazioa, euskara, adimena eta azkartasuna lantzeko baliagarria.

Zibersegurtasun industrialean masterra eta LH zikloa irailetik aurrera

  Teknologia  Debagoiena

Zibersegurtasun industrialean masterra eta LH zikloa irailetik aurrera

Datorren ikasturtetik aurrera, Gipuzkoak zibersegurtasunean espezializatutako formazioa izango du. Bi prestakuntza mota eskainiko dira; masterra eta LH zikloa. 

Bateria gabeko mugikorra asmatu dute

  Teknologia  Debagoiena

Bateria gabeko mugikorra asmatu dute

Irrati uhinen eta eguzki energiaren bitartez funtzionatzen duen mugikor bat asmatu dute Washingtongo unibertsitatean. Momentuz 10 eta 15 metro arteko komunikazioak lortu dira mugikorraren bitartez, baina etorkizunean ahotsaz gain datuak ere distantzia luzetara transmititzeko beharrezko teknologia garatzeko asmoa azaldu dute ikertzaileek.

Agur 'Paint' programari

  Teknologia  Debagoiena

Agur 'Paint' programari

Windows 10ek udazkenean egingo duen eguneraketak ez du Microsoft Paint ekarriko. MS Paint 1985en jaio zen eta Windows-en bertsio guztietan egon da ordutik. Orain, 32 urteren ostean, Windows-ek agur esango dio Paint-i.

Euskal Encounterrek zilarrezko ezteiak

  Teknologia  Debagoiena

Euskal Encounterrek zilarrezko ezteiak

Bihar, larunbata, hasiko den Euskal Encounterren 25. edizioak 8.000 partaidetik gora bilduko ditu Barakaldoko BEC-en, aurreko edizioetan baino mila pertsona gehiago. Aurtengoa berrikuntzaz beterik dator eta ahaztezina izan dadila nahi dute antolatzaileek, zilarrezko ezteiak ospatzeko.

Kanon digital berria onartu da

  Teknologia  Debagoiena

Kanon digital berria onartu da

Ministro Kontseiluak onartu du abuztuaren 1ean indarrean sartuko den lege dekretu berria, aurreko urtean Auzitegi Gorenak legez kanpo utzi zuen legea ordezkatzeko sortua izan dena. Mugikor, CD eta biltegiratze unitatetan gehituko da kanon berria, eta ekoizleek ordaindu beharko dute.

'Emojien' Nazioarteko Eguna ospatu zen atzo

  Teknologia  Debagoiena

'Emojien' Nazioarteko Eguna ospatu zen atzo

Atzo, uztailaren 17a, Word Emoji day edo Emotien Nazioarteko Eguna izan zen. Egun hau 2014tik ospatzen da Emojipedia-ko sortzailea den Jeremy Burgek bultzatuta. Emotien erabilerak etengabe egin du gora azken urteetan, testuaren tonua identifikatzen laguntzeaz gain, mezuak laburtzen laguntzen dute, besteak beste.

Ez daude bi app denda bakarrik

  Teknologia  Debagoiena

Ez daude bi app denda bakarrik

Guztientzako ezagunak bihurtu diren bi aplikazio dendatatik kanpo badago beste merkatu bat. Google eta Apple handien atzetik Amazon, Uptodown, Aptoide edo F-Droid bezalako zerbitzuak indarra hartzen ari dira aplikazioak eskuratzeko leku bezala.