Logoa

Herritar ugarik egin zuten EHNA

 Eskoriatza Hain zuzen 135 lagunek tramitatu zuten EHNA abenduaren 14an. Hori ikusita Bai Euskal Herriari taldeko kideek oso balorazio positiboa egin zuten.

Abenduaren 14an inauguratuko dute Apotzagako parrokia

 Eskoriatza Kanpoaldetik eta barrualdetik konpondu dute Apotzagako parrokia. Urte bi iraun dute zaharberritze lanek eta 260 mila euroko kostua izan dute. Dagoeneko bukatu dituzte, eta abenduaren 14an izango dute inaugurazio ekitaldia, 12:30ean.

Abenduaren 14an inauguratuko dute Apotzagako parrokia

 Eskoriatza Kanpoaldetik eta barrualdetik konpondu dute Apotzagako parrokia. Urte bi iraun dute zaharberritze lanek eta 260 mila euroko kostua izan dute. Dagoeneko bukatu dituzte, eta abenduaren 14an izango dute inaugurazio ekitaldia, 12:30ean.

EHNA egiteko aukera Eskoriatzan

 Eskoriatza Abenduaren 14an EHNA tramitatzeko aukera izango dute eskoriatzarrek. Udaleko pleno aretoan egin ahal izango da.

Pilotalekua zabalduko dute patinatzeko

 Eskoriatza Asteazkenetan zabalduko dute pilotalekuko kantxa patinatzeko. Hori onartu du Udalak, baina ordu batzuk baino ez dituzte izango patinaje zaleek horretarako: 19:30etik 20:00etara eta 21:00etatik 22:00etara.

Saioa Alzuaren askatasuna eskatzeko kale bilkura

 Eskoriatza Gaur, abenduak 4, 19:00etan kale bilkura egingo dute Eskoriatzako Herriko plazan Saioa Alzua askatzeko eskatuz. Udalak egin du deialdia.

97 urte bete zituen Eskoriatzako nagusienak

 Eskoriatza Bolibar auzoko Karoi baserrian bizi den Andres Agiriano da Eskoriatzako edadetuena. Azaroaren 30ean, San Andres egunean hain zuzen, bete zituen 97 urte. Osasunez ondo eta burua argi duela bizi da Andres Bolibarren.

Kiroldegia goraino bete zen pailazoak ikusteko

 Eskoriatza Goraino bete zen kiroldegia azaroaren 29an Takolo, Pirritx eta Porrotxen ikuskizun berria ikusteko. 1.450 sarrera saldu zituzten, eta batzuk sarrera barik geratu ziren.

Ikuskizun berria aurkeztuko dute Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazoek

 Eskoriatza Poxpolin Marisorgin ikuskizun berria aurkeztuko dute hilaren 29an Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazoek. 17:00etan izango da kiroldegian, eta Eskoriatzako umeekin batera ibarreko herri guztietakoak batuko dira. Sarrerak oraindik salgai daude: Dorleta liburu dendan, ludotekan eta Axtroki EEn.

Auzo eta mendi bideen inbentarioa egiten dabil udala

 Eskoriatza Udala auzo eta mendiko bideen ezugarriak batzen eta publiko edo pribatuak diren zehazten dabil.Orain arte, horrelako informaziorik biltzen zuen dokumenturik ez da izan udaletxean.

Markesina berria Aranburuzabala kalean

 Eskoriatza Eskoriatzatik Arrasatera autobusez joan nahi dutenek modu erosoan itxaroteko aukera izango dute aurrerantzean . Aranburuzabala kaleko autobus geltokian markesina jarriko duela iragarri du Udalak.

Santa Zezilia eguna ospatzen

 Eskoriatza Haurrek antzezlan bat ikusi ahal izan zuten frontoian joan den ostegunean, hilaren 20an. Ostiralean, kontzertua eskeniko du Eskoriatzako Musika Bandak San Pedro parrokian. Bi ekitaldi horiek Eskoriatzako Musika Eskolak antolatu ditu. Helburua, Santa Zezilia eguna ospatzea da.

Bertsotan Euskara Landu ikastaroa emango du Xanti Iparragirrek

 Eskoriatza Kontzejupe plataformak Bertsotan Euskara Landu ikastaroa antolatu du. Bertsoen bitartez euskara lantzea du helburu ikastaroak, baita afal osteko bertso umoretsuak botatzen irakastea ere. Xanti Iparragirrek emango ditu eskolak.

Maialen Lujanbiok Bertso Txapelketako finalerako bidea hartu zuen Eskoriatzan

 Eskoriatza Maialen Lujanbio nagusitu zen joan den Azaroaren 16an, Eskoriatzan jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen finalerdian. Herritar asko hurreratu ziren Eskoriatzako kiroldegira saioa ikustera, eta bertsolariek saio polita eskaini zuten.

Gipuzkoako Bertso Txapelketako finalerdia

 Eskoriatza Joan den irailaren 26an hasi zen Gipuzkoako Bertso Txapelketa. 71 bertsolari hasi ziren orduan lehian; asko oso gazteak eta lehenengoz hartzen zuten parte txapelketan. Horietatik bost, gainera debagoiendarrak ziren.contributors:

Gaztañadui kaleko hiru etxebizitza bota dituzte

 Eskoriatza Joan den martitzenean eta eguaztenean Gaztañadui kaleko 27, 29 eta 31 zenbakidun eraikinak bota dituzte. Laster, 32 etxebizitza eta 40 garaje egingo dituzte.

XIV. Mendi Bizikleta Ibilaldia, domekan

 Eskoriatza Oraingo domekan, hilaren 19an, XIV. Mendi Bizikleta Ibilaldia egingo dute. 43 kilometro izango ditu ibilbideak, eta txirrindulari asko espero dituzte.

'Photocall' Eskoriatza

 Eskoriatza

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Ekainaren 5eko egitaraua

 Eskoriatza

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Berritxe lanak eta Eraikuntzak
Aukera margoetan
Necto pastillak
Pintxo-pote
Azalera ezbrdinetako pulimenduak