Zuntz optikodun kajoia estreinatu du Maritxuk

Oihana Elorza Gorostiza 2023 urr 06 Arrasate

Etxe berria du gaurtik Maritxu Kajoik: koloretako argi asko dituen etxea da eta interneterako konexioa duena. Izan ere, miraria egin du aurten ere Arrasaten hain maitatua den txikiteroen zaintzaileak eta zuntz optikoa ekarri du etxera, alde zaharrera zabaltzeko eskaera eginez.