Garai bateko Maritxu Kajoi egunak gogoratzen

Julen Murua Mesonero 2023ko urr. 6a, 14:15

Rafa Etxabe eta komisioko gainontzeko kideak, 1985eko Maritxu Kajoi egunean. Argazkia: Arrasate Press

1977an ospatu zen lehenengo Maritxu Kajoi eguna Arrasaten, eta, ordutik, milaka istorio eta bitxikeria bizi izan dituzte herritarrek. Ohiturak ere aldatu dira urte hauetan guztietan, baina badago zer kontatu urteetan zehar bizitakoaz

Familia eta lagun talde ugari elkartzen ditu Martixu Kajoi egunak urtetik urtera. Aurten ere horrela izango da, eta jaia egiten hasi ziren urtean ere – duela lau hamarkada baino gehiago dagoeneko– horrela izan zen. Maritxuetako tradizio nagusia belaunaldiz belaunaldi igaro da, eta gaur egun ere jarraitzen dute arrasatearrek zein inguruko herrietatik etorritakoek Arrasateko kaleak apaintzen haien jantzi beltzekin, eskapularioa ere kolkotik zintzilik dutela.

Hala ere, badira hamarkadaz hamarkada joan eta hamarkadak etorri, hainbat arrazoi tarteko, alde batera uzten diren ohiturak. Hori bai. Noizbait ohitura horiek izan dituenak ez ditu erraz ahazten orduan bizitakoak.

1985eko Maritxu Kajoi

Rafa Etxabe arrasatearra eta haren komisioko gainontzeko lagunak, esaterako, diligentzia batekin eta zaldi batekin irten ziren Maritxu Kajoi egunean. Etxabek dio hasiera batean urtero egiten zutela horrelako zerbait: "Hau 1985ekoa da. Lizarrako antigoaleko gauzen denda batetik hartu genuen diligentzia, eta zaldia nirea zen".

80ko hamarkada hasieratik gauzak asko aldatu direla dio Etxabek: "Orduan goizetik gu bakarrik irteten ginen, eta gainontzekoak arratsalde partera batzen ziren. Garai hartan jendeak ez zuen jai hartzen Maritxu egunerako".

Urteroko miraria

Bazkalostean gertatzen zuten "mirari" gisa ezagutzen dutena. Urte bakoitzean gauza ezberdin bat egitea bururatzen zitzaien, eta, ostean, txupinazora joan eta Maritxu nora zoaz? abesten zuten. Mirari ezberdinak egin zituzten urtetik urtera: iturri batetik ura atera beharrean ardoa atera, dirua jaurti, leiho batetik elurra jaurti... Baina badago bat bereziki gogoratzen duena: "87an, Elizarekin talka bat izan genuen; isilean, Ama Birjinaren ordez eskaiolazko bat jarri genuen, eta motor bat jarri genion; miraria zen txupinazoa jotzen eta abesten hasten ginenean koreografia bati jarraitzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak