Logoa

Kalean egiten diren elkarrizketen %63,4 euskaraz dira Aramaion

  Euskara  Aramaio GAURKOAK

Soziolinguistika Klusterrak Aramaioko Udalaren eskariz egindako neurketa batek ondorioztatu duenez, kalean euskaraz gehien egiten duen adin taldea haurrena da, %74,5; gazteen, helduen eta adinekoen euskara erabilera %60 inguruan dago.

Domekan hasiko da Musikaren Astea

  Kultura  Aramaio

Domekan hasiko da Musikaren Astea

Maiatzaren 21ean –domeka– hasi eta 28ra bitartean, musika oinarri izango duen astea egingo dute Aramaion, adin guztietako herritarrei zuzendutako ekintza ezberdinen bitartez. Gitarra klasikoen kontzertu batekin hasiko dute astea. Domeka honetan izango da hori, 18:30ean, Sastiñan.

Aitor Ugartek Euskal Herriko finalerako txartela lortu du

  Kultura  Aramaio

Aitor Ugartek Euskal Herriko finalerako txartela lortu du

Pasa den zapatuan Bertsoa Bizi Gazte Eguna egin zuten Legution eta horren baitan, Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala ere jokatu zuten. Aroa Arrizubieta gasteiztarra gailendu zen eta bigarren postua Aitor Ugarte aramaioarrarentzat izan zen.

Ipuin lehiaketako sari banaketa arrakastatsua izan da Aramaion

  Kultura  Aramaio

Ipuin lehiaketako sari banaketa arrakastatsua izan da Aramaion

Zirtaka taldearen Zu eta ni sudurluze bi izeneko antzerki arrakastatsua izan zen atzo Aramaion. Antzerkia bukatzean, Txirritola Euskara elkarteak antolatutako ipuin lehiaketako sari banaketa izan zen. Sorpresaz beteta izan zen, izan ere, espero ez zuten askok saria jaso baitzuten.

Ipuin lehiaketako sari banaketa gaur, antzerkiarekin lagundurik

  Kultura  Aramaio

Zirtaka taldearen 'Zu eta ni sudurluze bi' izeneko antzerkiak emango dio hasiera gaurko ekitaldiari, 18:00etan, kultura etxean.

Asteari amaiera emateko, azoka

  Kultura  Aramaio

Asteari amaiera emateko, azoka

Egun hauetan mota guztietako ekintzak izan dira Aramaion, Lorabarri Astearen baitan, eta antolakuntzako kide Irati Mujika "gustura" azaldu da antolatutako ekintzek orain arte eman dutenarekin; bihar, zapatua, azokak emango dio bukaera asteari.

Bertsoa Bizi Gazte Eguna egingo dute bihar Legution, lehehengoz

  Kultura  Aramaio

Bertsoa Bizi Gazte Eguna egingo dute bihar Legution, lehehengoz

Gazteen euskarazko sormena eta bertsolaritza uztartzea helburu duen ekimena da hau. Aurrez egin duten bideoklip lehiaketako lanak erakusteaz gain, Arabako Eskolarteko Bertsolaritza Txapelketako finala ere jokatuko da biharkoan, eta bi aramaioar izango dira bertan.

Jakoba Errekondo, Joseba Larratxe eta 'Mattin', bihar Aramaion

  Kultura  Aramaio

Jakoba Errekondo, Joseba Larratxe eta 'Mattin', bihar Aramaion

Jakoba Errekondo, Joseba Larratxe Joxevisky eta Iñaki Martiarena Mattin Lorabarri Astean izango dira bihar, eguena, KomikHitzaldia izeneko saioan. Errekondok landareei buruzko azalpenak emango ditu eta beste biek euren irudiak sortuko dituzte, bat-batean eta publikoaren bistan. Horrez gain, gaur ortu eta baso bioanitzen gaineko hitzaldia eskainiko du Iñaki Etxebestek, 18:00etan, Sastiñan.

San Martin jaietarako kartel lehiaketa martxan dago

  Kultura  Aramaio

San Martin jaietarako kartel lehiaketa martxan dago

Aurtengo San Martin jaiak ekainaren 30ean hasiko dira eta uztailaren 3a bitartean luzatuko dira. Egitaraua eta ospakizunak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Udalak.

Aurtengo udalekuetan izena emateko epea zabalik dago

  Gizartea  Aramaio

Maiatzaren 26ra arte egongo da horretarako aukera, ludotekara deituta, 945 44 53 74 telefono zenbakira.

Altxa Kopla Hori ekimena jarriko dute martxan gaur

  Kultura  Aramaio

Altxa Kopla Hori ekimena jarriko dute martxan gaur

Arabako Bertsozale Elkarteak antolatuta, kopla doinuetan oinarritutako zortzi saio egingo dira probintziako udalerri desberdinetan, gaur hasi eta ekainaren 23ra bitartean; Aramaioko sei bertsolari arituko dira, baita alkatea ere, gai-jartzaile lanetan.

"Ikastaro parte-hartzaile bat egingo dugu, teoria zein praktika landuz"

  Gizartea  Aramaio

"Ikastaro parte-hartzaile bat egingo dugu, teoria zein praktika landuz"

Lorabarri Asteari hasiera emango dion ekintza garagardo ikastaroa izango da. Jon Etxeandiak emango du, hain zuzen ere, bihar, zapatua, 10:00etatik 14:00etara, Sastiñan. Garagardoa modu sinplean egiten ikasteko aukera aparta dela adierazi du hark, bertan egiteko aukera egongo delako.

Richard Gerver hezkuntza eta berrikuntza adituak hitzaldia emango du, Arrasateko Amaia Antzokian, maiatzaren 17an

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Richard Gerver hezkuntza eta berrikuntza adituak hitzaldia emango du, Arrasateko Amaia Antzokian, maiatzaren 17an

Richard Gerver (Londres, 1969) hezkuntza eta berrikuntzan punta-puntako adituak hitzaldia emango du, maitzaren 17an, Arrasateko Amaia antzokian. Hitzaldia 18:30etan hasiko da eta joan ahal izateko, maiatzaren 10 baino lehenago izena eman beharko da interneten. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultearen 40. urteurreneko ospakizun ekitaldien arten dago antolatuta hitzaldia.

Oñatiko bazterrak trikiti doinuekin bete dituzte

  Kultura  Antzuola  Aramaio  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Eskoriatza  Oñati

Bederatzi urte eta gero iritsi da Debagoieneko Trikitixa Eguna Oñatira eta harrera beroa egin diete handik eta hemendik joandako trikitilari, panderojole zein beste hainbat musikariri. Han elkartu dira besteak beste, Bergarakoak, Arrasatekoak, Aretxabaletakoak, Antzuolakoak, Aramaiokoak, Eskoriatzakoak eta Soraluzekoak.

Aramaioarrek bi plaza izango dituzte Aretxabaletako egoitzan

  Gizartea  Aramaio  Aretxabaleta

Aramaioarrek bi plaza izango dituzte Aretxabaletako egoitzan

Orain arte Arrasateko egoitzan bi plaza bermatuta zituzten, baina Arabako Foru Aldundiaren eta Arrasateko Udalaren arteko hitzarmena ez da berritu eta hemendik aurrera Aretxabaletako egoitzako bi plaza bermatuta izango dituzte aramaioarrek.

Poliomilitisaren ondorioak jasan dituztenen aldeko mozioa onartu du Aramaioko Udalak

  Gizartea  Aramaio

Poliomilitisaren ondorioak jasan dituztenen aldeko mozioa onartu du Aramaioko Udalak

Euskadiko Polio Elkarteak proposatuta, atzoko osoko bilkuran aurkeztu zen poliomilitisak jota izan ziren eta gaur egin ondorio berantiar edo post-polio sindromea jasaten ari diren lagunentzako sostengu mozioa, eta aho batez onartu zuen udalbatzak.

Maiatzaren 6tik 13ra izango da aurtengo Lorabarri Astea

  Kultura  Aramaio

Maiatzaren 6tik 13ra izango da aurtengo Lorabarri Astea

Bosgarren urtez antolatu du egitarau hori Aramailur kontsumo elkarteak, herriko beste hainbat talderekin eta Udalaren laguntzarekin eta babesarekin batera; lehen sektoreari buruzko ohiturak eta jakintzak ezagutzera ematea da helburua.

Bizente Goikoetxearen obrak omenduko dira

  Kultura  Aramaio

Bizente Goikoetxearen obrak omenduko dira

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Bizente Goikoetxea aramaioarra ekarriko du gogora eskainiko duen kontzertuari esker. Emanaldia, apirilaren 24an, astelehena, eskainiko da arratsaldeko 20:00etan Gasteizko Principal Antzokian. 

Ibarrako saihesbide gaineko iturria berreskuratzeko auzolana, bihar

  Gizartea  Aramaio

Ibarrako saihesbide gaineko iturria berreskuratzeko auzolana, bihar

Ibarrako saihesbide gainean zegoen iturria desagertu egin da. Oso preziatua zen eta horregatik auzolanean ahalegin berezia egin da berriz ere antzematea egiteko eta iturria behar den bezala egokitzeko. Antzematea egina dago eta horregatik orain iturria muntatzea izango da egin beharreko lana.

'Ez lemaio. Arrasateren erreketa': Leinuen arteko liskarrak

  Kultura  Aramaio  Arrasate  Debagoiena  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Juan Kruz Igerabidek labetik atera berria dauka bere azken eleberria: Ez lemaio. Arrasateren erreketa. Arrasate tartean zegoela, oinaztarren (Aramaioko Butroe familia) eta ganboatarren (Oñatiko Gebara familia) arteko liskarrak ditu oinarrian istorioak. Pertsonaia eta gertakari nagusiak fikziozkoak diren arren, 1.400 eta 1.448 urteen arteko egoera historikoak ezartzen du testuingurua.

 

 

Gida komertziala

Dukiena

Dukiena Azkoaga auzoa
01160 Aramaio
Tel.: 945445086

Gida komertzialeko produktuak