Logoa

Hautesle-errolda, Santa Ageda bezpera eta gazte lokala

 Aramaio Hautesle-errolda ikusgai dago udaletxean otsailaren 2ra arte. Bestalde, Santa Ageda bezperan eskean irteteko deia egin da. Biltze gunea San Martin elizaren aurrealdea izango da, otsailaren 4ean, arratsaldeko 14:30ean. Udalak gazte lokala zabalduko du berriz. Lokala eralbitzea nahi duenak Udaletxera joan beharko du izena ematera.

Maider Unda Espainiako txapeldun

 Aramaio Seigarren urtez Espainiako txapelketa eskuratu du Maider Unda oletar borrokalariak. Orain, Atenasko olinpiar jokoetara begira dago; laster jokatuko du sailkatzeko txapelketa.

Gobernuz Kanpoko Erakundeen astea, hilaren 27tik 30era

 Aramaio Urtarrilaren 27 eta 30 bitartean, San Martin herri eskolak antolatuta, hainbat ekitaldi antolatu dira. "Harreman" Gobernuz Kanpoko Elkartearekin batera antolatu dute egitaraua.

Munduari buelta zelan eman zion kontatuko du Eneko Etxebarrietak

 Aramaio Munduari bizikletan buelta zela eman zion azalduko du Eneko Etxebarrietak horren berri jakin nahi duten herritar guztien aurrean. Urtarrilaren 30ean izango da, egubakoitza.

Laster hasiko dituzte udaletxea berritzeko lanak

 Aramaio Ohiko osoko bilkura egin zuen eguaztenean udalbatzarrak. Landutako gaien artean, zinegotziek erabaki zuten Arregi eraikuntza enpresari esleitzea udaletxea berritzeko lanak. Oletako lanak ere berbagai izan ziren.

Otsaileko zine emanaldiak

 Aramaio Aramaioko zine zaletuen taldeak otsaila eta martxorako zine emanaldiak prestatu ditu. Pelikula emanaldiak asteburuetan izango dira, gaueko 22:30ean Aramaioko kultura etxean. Sarrera euro batekoa izango da.

Aramaioarrak txapeldun Arabako Taldekako Bertsolari Txapelketan

 Aramaio Gorbeialdeko taldeak garaipena eskuratu du 2004ko Arabako Taldekako Bertsolari Txapelketan. Batez ere, aramaioarrez osatutako taldea da Gorbeialdekoa. Hala, Manex Agirrek zera kontatu digu Aramaioko bertso-eskolako irakasle moduan: "oso harro nago ikasleekin, oso ondo abestu dutelako".

Arabako Taldekako finalean izango dira herriko bertsolariak

 Aramaio Zapatuan, hilak 17, Aramaioko bertso-eskolako zenbait bertsolarik Arabako Taldekako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko dute.

Txotx sasoia ireki dute Iturrieta sagardotegian

 Aramaio Aramaioko Iturrieta sagardotegian egin dute Txotx!. Toti Martinez de Lezea idazle gasteiztarrak ireki du sagardotegiaren denboraldia. Aramaiora gerturatu direnek sagardoa dastatzeko aukera izan dute, eta esan digutenez, aurtengo sagardoa da azken hiru urteetako ederrena.

Jainkoak eta jainkosak hizpide Toti Martinez de Lezearen hitzaldian

 Aramaio Kultura etxeko zinema aretoa bete-beteta egon zen eguenean Toti Martinez de Lezea idazlearen berbaldia entzuteko. Beste liburu bat prestatzen dabilela kontatu zigun hitzaldia hasi baino lehen. Baita liburu gehiago idazteko material ugari daukala ere.

Gerra garaiko kaskoa Zabolan

 Aramaio Jorge Errasti barajuendarrak 36ko gerrako kaskoa aurkitu du Zabola inguruko basoan.

Plastikoak batzeko edukiontziak ipiniko ditu laster Udalak

 Aramaio Udaleko Zerbitzu Saileko buru Andres Osinaga zinegotziak jakinarazi digunez, hil bukaeran edukiontzi horiak ipiniko dituzte herrian.

Dirulaguntza deialdia egin du Udalak

 Aramaio Udalak jakinarazi digunez, zenbait dirulaguntza eskatzeko epea zabaldu dute. Elkarte edo fundazioendako, erakunde publikoendako eta gizarte zerbitzuen inguruan jarduten dutenendako da deialdia.

Aramaiarrak Arabako Bertsolari Gazteen Topaketetan

 Aramaio Aramaioko bertso-eskolako bertsolariak Trebiñon izango dira urtarrilaren 9tik 11ra bitartean. Arabako Bertsolari Gazteen Topaketetan parte hartuko dute Laudioko, Amurrioko, Zigoitiko, Aguraingo eta Gasteizko bertso-eskoletako kideekin batera.

San Martin eskolan Gabon ekitaldi mordoa dituzte

 Aramaio Aramaioko San Martin eskolan ekitaldi mordoa antolatu dituzte Gabonetarako. Besteak beste, aintzinako sukaldea jarri dute. Herriko erretiratuek eman dizkiete sukaldearen gaineko argibideak ikasle gazteei. Gabon kantak ere abestu ditu San Martin eskolako "Papargorri haur kantariak" abesbatzak.

Aramaioren gaineko erreportaje berezia Pyrenaica aldizkarian

 Aramaio Pyrenaica aldizkariaren azken zebakiak erreportai nagusia eskaini dio Aramaiori. "Aramaio goitik eta barrutik" lelopean hamaika orrialdeko erreportaje mardula egin du Juan Mari Ansak.

Dantza librea ikasteko aukera izango da herrian

 Aramaio Itur Zuri emakume elkarteak dantza libreko ikastaroa antolatu nahi du. Ikastaroa hasteko data zehazteke badago ere, dagoeneko interesatuek ikastaroan parte hartzeko izena eman dezakete.

Abendua ekitaldiz beteta dator

 Aramaio Abenduan hainbat ekitaldi antolatu dira. Aramaioarrek hainbat ekintzetaz gozatzeko aukera izango dute. Zinea, ipuin kontaketa saioa, bertso-antzerki emanaldia eta bertso saioa izango dira Aramaion, besteak beste. Etxeko txikiei zuzenduriko ekintza ugari ere izango dira.

Epaitegiak erabaki duenez, Olaetako abadetxea auzotarrena da

 Aramaio Olaetako abade-etxea dela eta, orain dela gutxi epaitegiak erabaki du etxe hura Gotzaindegiarena barik oletarrena dela. Oso erabaki garrantzitsua da hori oletarrendako, auzoan ez dituzte-eta auzotarrenak diren jabetza asko. Orain arte moduan erabiltzen segituko dute.

Luis Mari Azkargorta "Kanto" berriro kartzelara

 Aramaio Madrilgo Audientzia Nazionalak Luis Mari Azkargorta "Kanto" aramaiarra kartzelaratzeko agindua eman du. Joan den urteko urtarrilaren 7an utzi zuten aske, baldintzapeko askatasunean, kartzelan 15 urte bete eta gero.

Gida komertziala

Kintelena

Kintelena Nardeaga 11
20500 Aramaio
Tel.: 945445124

Gida komertzialeko produktuak