Logoa

Bost proiektu aurkeztu dituzte Jaurlaritzaren Izartu programarako

 Antzuola Martxoaren 22an, astelehena, bukatzen zen Eusko Jaurlaritzaren Izartu programarako proiektuak aurkezteko epea. Hilaren 17an egin zuten osoko bilkura, proiektu horiek onartzeko. Aste Santua aurretik, proiektu horiek jendaurrean aurkeztuko dituzte.

Karmen Irizar Valladolidera eraman dute

 Antzuola Karmen Irizar Antzuolako presoa Martuteneko espetxetik Valladolidekora eraman dute. Astelehenean atera zuten Martutenetik, eta Langraitzeko espetxean gaua pasatu eta gero trasladatu zuten Valladolidera.

Uzarragarako igoera datorren domekan

 Antzuola Uzarragarako txirrindularitza igoera jokatuko da datorren domekan, martxoaren 21ean. Gazte mailako 200 txirrindularitik gora izango dira parte hartzen. Aurten, gainera, Euskal Herriko txirrindulari ligak antolatu du lehen aldiz.

Angel Berruetaren eta Kontxi Sanchizen hilketak salatzeko lanuzteak

 Antzuola LAB sindikatuak deituta, lanuzteak egin dira gaur Euskal Herri osoan Angel Berruetaren eta Kontxi Sanchizen hilketak salatzeko. Lantegien aurrean 12:00etan 15 minutuko lanuzteak egin dituzte langileek. Antzuolako hainbat lantegitan ere egin dituzte lanuzteak. Elay-n, adibidez, 30 bat pertsonak egin dute elkarretaratzea.

EAJ-k 402, Bergarako Ekimenak 288 eta PSE-EE-k 181 boto lortu dituzte

 Antzuola Arratsaldeko 20:00etan itxi dituzte hauteslekuko ateak eta ordubetean kontatu dituzte boto guztiak. 1.647 antzuolarrek zuten botoa emateko aukera eta 1.308k eman dute. Bergarako Ekimenaren aldeko botoak ere kontatu dituzte. Hona hemen alderdi bakoitzak jaso dituen botoak.

Ertzaintzak kontzentrazioa galarazi du

 Antzuola Eguerdiko 12:00etan Angel Berruetaren hilketa salatzeko elkarretaratzea deituta zegoen. Ertzaintzako bi furgoneta agertu dira lekuan eta kontzentrazioa egin behar zutenei ez diete utzi pankarta zabaltzen. Han egon dira ordu laurdenez, pankarta zabaldu gabe. AGAko kide batzuk ere identifikatu dituzte ertzainek. Gainontzean, normaltasuna izan da nagusi hauteslekuetan.

Madrileko atentatua gaitzesteko elkarretaratzea arratsaldean plazan

 Antzuola Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak egindako deiari erantzunez, Madrileko atentatua gaitzesteko elkarretaratzea egingo da gaur, eguena, Antzuolako herriko plazan, 20:00etan.

Diru eskean dabiltza herrian eta iruzur itxura du

 Antzuola Gure medioa jarraitzen duen batek jakinarazi digu hauxe: etxez etxe dabiltza Antzuolan Bosniar batzuk. Esaten dute ziurtagiri bat dutela Eskoriatzako Udalak emana eta hori erakutsiaz egiten dute eskaera. contributors:

Amnesty Internationalen erakusketa asteburuan

 Antzuola Anelkar Antzuolako Elkartasun Taldeak antolatuta, Amnesty International erakundearen argazki erakusketa zabalduko dute oraingo asteburuan, Olaran etxeko aretoan. Giza eskubideak, emakumeen eskubidea du izena argazki erakusketa horrek, eta emakumea du oinarri. Datorren asteko asteburuan ere ikusgai egongo da.

Berriro ere argindar barik

 Antzuola Gaur, astelehena, 09:30 aldera, berriro geratu dira argindar barik antzuolarrak. Zapatua eta domeka bitartean, 28 bat orduz argindar barik egon eta gero, berriro daude egoera berean.

Olalde elkarteak 25. urteurrena ospatu zuen

 Antzuola Egun berezia izan zen zapatukoa Antzuolako Olalde Euskal Kirolak elkarteko bazkideendako, elkartearen 25. urteurrena ospatu zuten-eta.

Argirik gabe domeka egun guztian

 Antzuola Zapatu iluntzean argia joan zen Antzuolan, 20:30ak aldera. Domekan, 22:15etan, oraindik argi gabe zeuden herritarrak. Iberdrolak ez du azalpenik eman.

Gertu Gae-k Udalaren proiektuak kritikatu ditu

 Antzuola Gertu Gae plataformako kideek Udalak aurkeztu berri dituen proiektuen gainean hainbat azalpen eman dituzte. Udalaren proiektu horien egoeraren berri emateaz gain, horietako hainbat proiektu eta Udalaren jarrera kritikatu dituzte.

Udalekuetarako izenemate epea zabalik dago ume zein begiraleendako

 Antzuola Uztaileko udalekuetarako izena emateko epea zabaldu du Udalak. Umeendako zein begiraleendako dago zabalik epe hori. Martxoaren 15era arte egin ahal izango duzue, udaletxean.

Aratusteak elurpean, euripean eta eguzkipean

 Antzuola Egubakoitzean hasi zituzten Aratusteetako ekitaldiak herrian. Egun horretan elurra ere egin zigun; zapatuan, berriz, euri zaparradak, etengabe. Domekan, baina, eguraldi ona egin zuen, dantzarien zorionerako.

Martxoaren 1etik aurrera, Bergarara joateko autobus zerbitzu berezia

 Antzuola Batez ere eskolaz kanpoko ekintzetara joaten diren umeengan pentsatuta, baina oro har herritar guztientzako, autobus zerbitzu berezia jarri du Bergarara Antzuolako Udalak. Diputazioarekin eta Pesarekin akordioa lortu du horretarako.

Guztia prest dago Aratusteetako Sorgin dantzarako

 Antzuola Guztia gertu dago Antzuolako aratuste ospakizun berezietarako. Urte askotako ohiturari jarraituz, Sorgin Dantza egingo dute mutilek meza ostean, hilaren 22an, domeka.

Begoña Egaña antzuolarrak "La flecha amarilla" saioan parte hartuko du

 Antzuola Errota-Berriko Begoña Egañak ETB2ko La flecha amarilla lehiaketan parte hartuko du. Santiago bidea egin beharko dute saio horretan lehiakideek. Martxoaren 7an ekingo diote bideari.

Txorikua etxea eraisten hasi dira

 Antzuola Astelehenean, hilak 16, hasi zituzten Txorikua etxea eraisteko lanak. Udaleko arduradunen esanetan, astebete inguru iraungo dute lanok. Gaur, martitzena, Kalegoi itxita egongo da, segurtasun arrazoiengatik.

Ura eta gasa kendu dituzte

 Antzuola Sagasti auzoko etxebizitzen lanetan arazoak izan dituzte gaur, eguaztena, arratsaldean, eta ura eta gasa moztu egin behar izan dituzte.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Menu Bereziak
Arotzeria metalikoa
Giokela