Osteguna, urriak 5

09:00

'Euria' antzezlana Markeiñerekin

Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta | Antzerkia

Feten Sarietan ikuskizun onenaren saria jaso duen Euria antzezlana eskainiko diete 11 eta 14 urte arteko neska-mutikoei. Galeren gaineko lana da, tristuraren eta minaren gainekoa. Bi saio izango dira: 09:00etan eta 11:00etan.

'Euria' antzezlana Markeiñerekin Arkupe kultura etxea

Feten Sarietan ikuskizun onenaren saria jaso duen Euria antzezlana eskainiko diete 11 eta 14 urte arteko neska-mutikoei. Galeren gaineko lana da, tristuraren eta minaren gainekoa. Bi saio izango dira: 09:00etan eta 11:00etan.

10:00

Doluak eta galerak ikastaroa

Arrasateko Emakume Txokoa, Arrasate | Ikastaroak

Bizitza aurrera doan heinean konturatzen gara bizitzak galerak ekartzen dizkigula. Lagunak galtzen ditugu, bikote bizitza eten egiten da, haurdun gelditzen gara... baina umea ez da onik ateratzen, edo/eta maite dugun norbait hil egiten da. Tailer honetan ulertuko dugu zer eragin duten gugan ditugun dolu eta galerek, nola egin aurre autogestio osasuntsu batetik. Zelan egin jauzi bizirautetik bizitzera, harreman eredu integratzaile eta feminista batetik. Irakaslea: Maite Urzain MartinezNoiz: eguenean, hamabostean behin (6 saio)Egunak: urriaren 5ean eta 19an; azaroaren2an, 16an eta 30ean; abenduaren 14anOrdutegia: 10:00-12:30

Doluak eta galerak ikastaroa Arrasateko Emakume Txokoa

Bizitza aurrera doan heinean konturatzen gara bizitzak galerak ekartzen dizkigula. Lagunak galtzen ditugu, bikote bizitza eten egiten da, haurdun gelditzen gara... baina umea ez da onik ateratzen, edo/eta maite dugun norbait hil egiten da. Tailer honetan ulertuko dugu zer eragin duten gugan ditugun dolu eta galerek, nola egin aurre autogestio osasuntsu batetik. Zelan egin jauzi bizirautetik bizitzera, harreman eredu integratzaile eta feminista batetik.

Irakaslea: Maite Urzain Martinez
Noiz: eguenean, hamabostean behin (6 saio)
Egunak: urriaren 5ean eta 19an; azaroaren
2an, 16an eta 30ean; abenduaren 14an
Ordutegia: 10:00-12:30

16:00

Dinamizatzailea KZgunean

Elgetako KZgunea, Elgeta | Ikastaroak

Kultura etxeko bigarren solairuan ikastaroak doan egiteko aukera.

Dinamizatzailea KZgunean Elgetako KZgunea

Kultura etxeko bigarren solairuan ikastaroak doan egiteko aukera.

17:00

Ikastaroen hasiera

Pake Leku, Oñati | Ikastaroak

Pake leku elkarteak antolatutako ikastaroen hasiera. Izena emandako jardueran, bakoitzari dagokion ordutegi eta egutegian

Ikastaroen hasiera Pake Leku

Pake leku elkarteak antolatutako ikastaroen hasiera. Izena emandako jardueran, bakoitzari dagokion ordutegi eta egutegian

17:00

Bingo saioa

Pake Leku, Oñati | Deia

Denboraldiko lehena

Bingo saioa Pake Leku

Denboraldiko lehena

18:00

Elgetako memoria historikoa: liburua

Intxortako Atean, Elgeta | Bestelakoak

Jardunaldi bereziak antolatu ditu Udalak. Bigarren ekitaldia urriaren 5ean da. Pablo Beldarrainen Historia Critica de la Guerra en Euskadi liburuaren bigarren edizioaren aurkezpena egingo du Intxorta 1937 Kultur Elkarteak, Intxortako Atean, 18:00etan. OHARRA: LEKU ALDAKETA. INTERPRETAZIO ZENTROAN IZANGO DA EKITALDIA.  

Elgetako memoria historikoa: liburua Intxortako Atean

Jardunaldi bereziak antolatu ditu Udalak. Bigarren ekitaldia urriaren 5ean da. Pablo Beldarrainen Historia Critica de la Guerra en Euskadi liburuaren bigarren edizioaren aurkezpena egingo du Intxorta 1937 Kultur Elkarteak, Intxortako Atean, 18:00etan.

OHARRA: LEKU ALDAKETA. INTERPRETAZIO ZENTROAN IZANGO DA EKITALDIA.

18:00

Bibliotekako egunak: Imanol Ituño magoa

Kulturateko Jokin Zaitegi gela, Arrasate | Ikuskizunak

Aldez aurretik izena eman behar da eta 5 urtetik aurrerako haurrei zuzenduta dago.

Bibliotekako egunak: Imanol Ituño magoa Kulturateko Jokin Zaitegi gela

Aldez aurretik izena eman behar da eta 5 urtetik aurrerako haurrei zuzenduta dago.

18:00

Magia tailerra eta ikuskizuna, Imanol Ituñoren eskutik

Arrasate | Ikuskizunak

Magia saioa izango da urriaren 5ean –eguena– Kulturateko bibliotekan, 18:00etatik 19:15etara. Imanol Ituño magoak, tailerra emateaz gain, Munduari bira (ia 80) trukotan magia emanaldia eskainiko die hurbiltzen direnei. 5 urtetik gorakoei zuzenduta egongo da. Bibliotekan dago izena emateko aukera, eta plaza mugatuak dira, 30 gehienez.

On-line ikastaroa gurasoentzako

Etxadi-Bergarako Udala, Bergara | Ikastaroak

Saio presentziala.

On-line ikastaroa gurasoentzako Etxadi-Bergarako Udala

Saio presentziala.

18:00

Drag King tailerra

Arrasateko Emakume Txokoa, Arrasate | Ikastaroak

Drag King bat da emakume bat, eraikitzen duena pertsonaia maskulino bat eta egiten duena antzerki bat, umorez eta gizon itxuraz. Bat-batekotasunez ekingo diogu edozein ekitaldiri, egunerokoa eta intimoa, gizon konkistatzaile, menderatzaile eta posesiboaren paperetik. Tailer honetan aukera dugu pairatzen dugun maskulinitate hegemoniko horretara iristeko, baina era berean ukatu egin zaiguna, parodiatu egingo dugu, gozatu, zalantzan jarri. Irakaslea: Belen Nevado MendezNoiz: ostegunean (5 saio)Datak: urriaren 5ean, 19an eta 26an; azaroaren 2an eta 9anOrdutegia: 18:00-20:30

Drag King tailerra Arrasateko Emakume Txokoa

Drag King bat da emakume bat, eraikitzen duena pertsonaia maskulino bat eta egiten duena antzerki bat, umorez eta gizon itxuraz. Bat-batekotasunez ekingo diogu edozein ekitaldiri, egunerokoa eta intimoa, gizon konkistatzaile, menderatzaile eta posesiboaren paperetik. Tailer honetan aukera dugu pairatzen dugun maskulinitate hegemoniko horretara iristeko, baina era berean ukatu egin zaiguna, parodiatu egingo dugu, gozatu, zalantzan jarri.

Irakaslea: Belen Nevado Mendez
Noiz: ostegunean (5 saio)
Datak: urriaren 5ean, 19an eta 26an; azaroaren 2an eta 9an
Ordutegia: 18:00-20:30

19:00

Gorka Urbizu eta Izaro aurrez aurre 'Topaketalk' jardunaldietan

Kultur etxea, Oñati | Hitzaldiak

Mondragon Linguak antolatutako Topaketalk jardunaldietan Gorka Urbizu musikariak eta Izaro Andres bakarlariak Rockomunikazioa ekitaldian hartuko dute parte. Euskaraz jardungo dute aurrez aurre, Berri Txarrak taldeko kidea eta Mallabiko abeslaria. Bukaeran, bakoitzak beste artistak sortutako abesti bat joko du gitarra akustikoarekin.

Gorka Urbizu eta Izaro aurrez aurre 'Topaketalk' jardunaldietan Kultur etxea

Mondragon Linguak antolatutako Topaketalk jardunaldietan Gorka Urbizu musikariak eta Izaro Andres bakarlariak Rockomunikazioa ekitaldian hartuko dute parte. Euskaraz jardungo dute aurrez aurre, Berri Txarrak taldeko kidea eta Mallabiko abeslaria. Bukaeran, bakoitzak beste artistak sortutako abesti bat joko du gitarra akustikoarekin.

19:00

Rockomunikazioa

Oñatiko kultura etxea, Oñati | Deia

Mondragon linguak antolatutako 'Topaketalk'; saioa. 'Artea, hizkuntzak & rock and rolla'; Gorka Urbizu eta Izaro Andresen eskutik

Rockomunikazioa Oñatiko kultura etxea

Mondragon linguak antolatutako 'Topaketalk'; saioa. 'Artea, hizkuntzak & rock and rolla'; Gorka Urbizu eta Izaro Andresen eskutik

20:00

Zinekluba

Zinema aretoa, Oñati | Zinema

Déjame salir (AEB, 2017). Zuzendaria: Jordan Peele. Denboraldiko lehena

Zinekluba Zinema aretoa

Déjame salir (AEB, 2017). Zuzendaria: Jordan Peele. Denboraldiko lehena

20:00

Kataluniari elkartasuna adierazteko 'Agure zaharra' Irala kalean

Irala kalean., Bergara | Deia

Herriko hainbat musikarik deituta, Kataluniari elkartasuna adierazteko deia egin dute biharko, urriak 5, Irala kalean (20:00). Agure zaharra abestia kantatuko dute eta antolatzaileen asmoa da aldez aurretik bideo bat sare sozialen bidez zabaltzea herritarrek entseatzeko aukera izan dezaten. Abesteaz gain instrumenturen bat jotzen dakienari jotzera hurbiltzeko gonbidapena egin diote, . 

Kataluniari elkartasuna adierazteko 'Agure zaharra' Irala kalean Irala kalean.

Herriko hainbat musikarik deituta, Kataluniari elkartasuna adierazteko deia egin dute biharko, urriak 5, Irala kalean (20:00). Agure zaharra abestia kantatuko dute eta antolatzaileen asmoa da aldez aurretik bideo bat sare sozialen bidez zabaltzea herritarrek entseatzeko aukera izan dezaten. Abesteaz gain instrumenturen bat jotzen dakienari jotzera hurbiltzeko gonbidapena egin diote, . 

22:00

Kooltur ostegunak: Glaukoma

Gaztetxea, Arrasate | Musika

Tolosarrek 'Kalima' diskoa aurkeztuko dute.

Kooltur ostegunak: Glaukoma Gaztetxea

Tolosarrek 'Kalima' diskoa aurkeztuko dute.

12:02
20:00

San Joxepekoen argazki lehiaketa, Kulturaldia ekimenaren barruan

San Joxepe elkartearen egoitzan. , Bergara | Lehiaketak

Urrian ospatuko duten Kulturaldiaren barruan antolatu ohi duten argazki lehiaketaren berri eman dute San Joxepe erretiratu elkartekoek. Parte hartu ahal izateko 60 urtetik gorakoak izan beharko dira, gaia librea izango da eta argazkiak aurkeztu ahalko dira urriaren 13ra arte.

San Joxepekoen argazki lehiaketa, Kulturaldia ekimenaren barruan San Joxepe elkartearen egoitzan.

Urrian ospatuko duten Kulturaldiaren barruan antolatu ohi duten argazki lehiaketaren berri eman dute San Joxepe erretiratu elkartekoek. Parte hartu ahal izateko 60 urtetik gorakoak izan beharko dira, gaia librea izango da eta argazkiak aurkeztu ahalko dira urriaren 13ra arte.

15:30
20:30

Zizelkatze ikastaroa

Eltzia, Oñati | Ikastaroak

Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.

Zizelkatze ikastaroa Eltzia

Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara.

Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.

10:00
21:00

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Arrasate | Dantza

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara.

Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza...

Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!

18:00
20:30

Aire Libreko 44. Simon Arrieta pintura lehiaketako lanen erakusketa

Bergarako Udaleko Pleno aretoan, Bergara | Erakusketak

Aire Libreko 44. Simon Arrieta pintura lehiaketako lanen erakusketa, Pleno aretoan.

Aire Libreko 44. Simon Arrieta pintura lehiaketako lanen erakusketa Bergarako Udaleko Pleno aretoan

Aire Libreko 44. Simon Arrieta pintura lehiaketako lanen erakusketa, Pleno aretoan.

17:30
20:30

Emeek Emana erakusketa

Kulturateko klaustroa, Arrasate | Erakusketak

Emakumeak erakusketa honen protagonistak dira, beraien argazkiak eta testigantzak. Gerra eta frankismo garaiko kontakizunak emakumeen aur­pegiekin, emakumeen ikuspegitik. 1936tik aurrera frankismoaren garaiko testuinguru historikoan, emakumeek izan zuten zeregin aktiboa jasotzen da. Ikuspuntu eta ideologia ezberdinetatik, amankomunean dutena bizirik irauteko nahia izan da. Bertan azaltzen dira, besteak beste, gudu eremuaren, erbestearen, tor­turaren, espetxearen, errepresioaren eta bizirik irauteko estrategien in­ guruko narrazio eta bizipenak eta, baita ere, emakumezkoaren ikuspegitik betiere, antolatutako egitura sozialerako planteamendu eta aktibismoa. Erakusketa honekin ahalik eta gehien zabaldu nahi izan dugu asaldaketa, aldaketa eta injustizia handiko garai hartan emakumeek gizartean izan zu­ ten garrantzia erabakigarria.  Emakume anitzek, joera politiko desberdinek, hainbat eremutan ibili­ takoek eta Euskal Herriko zenbait tokitan jaio eta bizitakoek osatzen dute erakusketa hau. Ikuspegi ezberdina eskaini nahi da, errealitatea lubakie­tako borrokatik haratago baitoa. Euskal emakumeen memoriaz, historiaz eta haien sormen eta berritze gaitasunaz dihardu, sekula kontatu ez den eta berreskuratu beharra dagoen historian barrena ibilbidea eginez. Bakerako, berdintasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza de­mokratikoak memoriaren aldeko lana egitea exijitzen du. Lan honek emakumeen bizipenak aitortu nahi ditu, memoria kolektiboan kokatuz. Herriek erreskatatu behar den memoria dutela esan ohi da, tamalez as­ kotan gure historiako kontakizunak gizonen ikuspuntua jaso dute soilik. Beraz memoria partziala jaso da, gizartearen erdia kanpo utzi baita. Erakusketa hau lagunduz Gipuzkoako Foru Aldundiak, emakumeen ikus­ puntua barneratu nahi izan du, memoria osoa izan dadin. Honela, Batzar Nagusiek egindako eskaera betetzen du Emakumea, Gerra, Errepresioa, eta Erresistentzia Emeek emana erakusketa ibiltaria Gipuzkoan zehar he­datzeko.

Emeek Emana erakusketa Kulturateko klaustroa

Emakumeak erakusketa honen protagonistak dira, beraien argazkiak eta testigantzak. Gerra eta frankismo garaiko kontakizunak emakumeen aur­pegiekin, emakumeen ikuspegitik. 1936tik aurrera frankismoaren garaiko testuinguru historikoan, emakumeek izan zuten zeregin aktiboa jasotzen da. Ikuspuntu eta ideologia ezberdinetatik, amankomunean dutena bizirik irauteko nahia izan da.

Bertan azaltzen dira, besteak beste, gudu eremuaren, erbestearen, tor­turaren, espetxearen, errepresioaren eta bizirik irauteko estrategien in­ guruko narrazio eta bizipenak eta, baita ere, emakumezkoaren ikuspegitik betiere, antolatutako egitura sozialerako planteamendu eta aktibismoa. Erakusketa honekin ahalik eta gehien zabaldu nahi izan dugu asaldaketa, aldaketa eta injustizia handiko garai hartan emakumeek gizartean izan zu­ ten garrantzia erabakigarria.

 Emakume anitzek, joera politiko desberdinek, hainbat eremutan ibili­ takoek eta Euskal Herriko zenbait tokitan jaio eta bizitakoek osatzen dute erakusketa hau. Ikuspegi ezberdina eskaini nahi da, errealitatea lubakie­tako borrokatik haratago baitoa. Euskal emakumeen memoriaz, historiaz eta haien sormen eta berritze gaitasunaz dihardu, sekula kontatu ez den eta berreskuratu beharra dagoen historian barrena ibilbidea eginez.

Bakerako, berdintasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza de­mokratikoak memoriaren aldeko lana egitea exijitzen du. Lan honek emakumeen bizipenak aitortu nahi ditu, memoria kolektiboan kokatuz. Herriek erreskatatu behar den memoria dutela esan ohi da, tamalez as­ kotan gure historiako kontakizunak gizonen ikuspuntua jaso dute soilik. Beraz memoria partziala jaso da, gizartearen erdia kanpo utzi baita.

Erakusketa hau lagunduz Gipuzkoako Foru Aldundiak, emakumeen ikus­ puntua barneratu nahi izan du, memoria osoa izan dadin. Honela, Batzar Nagusiek egindako eskaera betetzen du Emakumea, Gerra, Errepresioa, eta Erresistentzia Emeek emana erakusketa ibiltaria Gipuzkoan zehar he­datzeko.

17:54
19:00

Aisa ikastaroetarako izen-ematea

Irizar jauregian. , Bergara | Izenematea

Atzerritik etorri eta euskara ikasteko interesa duten guztiei eskaintza berezi bat egingo zaie Aisa deritzon ikastaroen bidez; euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu du Udal Euskaltegiak, HABErekin eta Bergarako Udalarekin elkarlanean. Izena eman behar da urriaren 6a baino lehen. "Aukera egokia euskaraz ikasten hasteko eta euskal gizartean integratzeko. Animo!", diote antolatzaileek.

Aisa ikastaroetarako izen-ematea Irizar jauregian.

Atzerritik etorri eta euskara ikasteko interesa duten guztiei eskaintza berezi bat egingo zaie Aisa deritzon ikastaroen bidez; euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu du Udal Euskaltegiak, HABErekin eta Bergarako Udalarekin elkarlanean. Izena eman behar da urriaren 6a baino lehen. "Aukera egokia euskaraz ikasten hasteko eta euskal gizartean integratzeko. Animo!", diote antolatzaileek.

15:40
19:00

Bergarako Kirol Argazkien Lehiaketa

Udaletxean. , Bergara | Lehiaketak

Argazki lehiaketa ezagunaren 27. edizioa izango da aurten eta Argizaiola deritzon lehiaketarako baliagarria izango da. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 11 izango da eta aurten ere zortzi sari banatuko dira. Argazki onenak urriaren 14an aukeratuko dituzte eta horiekin erakusketa bat jarriko dute Aroztegin, urriaren 20tik 29ra.

Bergarako Kirol Argazkien Lehiaketa Udaletxean.

Argazki lehiaketa ezagunaren 27. edizioa izango da aurten eta Argizaiola deritzon lehiaketarako baliagarria izango da. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 11 izango da eta aurten ere zortzi sari banatuko dira. Argazki onenak urriaren 14an aukeratuko dituzte eta horiekin erakusketa bat jarriko dute Aroztegin, urriaren 20tik 29ra.

18:00
20:30

Arrasate Margo taldearen erakusketa

Aroztegi aretoa, Bergara | Erakusketak

Arrasate Margo taldearen erakusketa Aroztegi aretoan, irailaren 29tik urriaren 15era bitartean.

Arrasate Margo taldearen erakusketa Aroztegi aretoa

Arrasate Margo taldearen erakusketa Aroztegi aretoan, irailaren 29tik urriaren 15era bitartean.

10:00
14:30

Matrikulazioa haurreskolan

Elgetako haurreskola, Elgeta | Izenematea

Urriaren 2tik 9ra bitartean —biak barne— matrikulazio epea zabalik Elgetako haurreskola zerbitzuan. 2016an eta 2017an jaiotako neska-mutikoendako. Zerbitzuko arduradunak zalantzak argitzeko eta izenemateak egiteko ordutegia ipini dute: egunero 10:00etatik 11:15era eta 13:15etik 14:30era.

Matrikulazioa haurreskolan Elgetako haurreskola

Urriaren 2tik 9ra bitartean —biak barne— matrikulazio epea zabalik Elgetako haurreskola zerbitzuan. 2016an eta 2017an jaiotako neska-mutikoendako. Zerbitzuko arduradunak zalantzak argitzeko eta izenemateak egiteko ordutegia ipini dute: egunero 10:00etatik 11:15era eta 13:15etik 14:30era.

GORPUTZ ADIMENA

Ekin Emakumeak elkartea, Arrasate

Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus 943 79 83 70 / 651 70 79 36

GORPUTZ ADIMENA Ekin Emakumeak elkartea Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus 943 79 83 70 / 651 70 79 36

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»