Familia hezkuntza emozionala lantzeko, emozioak identifikatzeko, izendatzeko, erregulatzeko eta maneiatzeko ikastaroa egingo da urrian. Izena emateko irailaren 18tik 29ra udaletxean, Gizarte Zerbitzuetan edo gizarte@antzuola.com helbidean eman daiteke.
Odola emateko aukera Laubide plazan 16:30etik 20:00etara.
Basotxoko erretiratuek antolatutako Kultura Astearen barruan txokolate jana egingo dute txistulariek eta dantzariek girotuta. Ondoren, Basotxoko kantu taldeak kantuan egingo du eta bukatzeko dantzaldia izango da H. Kinta y Ku taldearekin.
Sendagile eta erizain taldea udaletxean izango da irailaren 28an, 18:00etatik 20:00etara.
Duela urte bat, sortu genuen IRAKURKETA FEMINISTEN TXOKOA, espazio arin eta bero bat testu feministaren bati buruz gure iritziak partekatzeko. Aurten ere jarraituko dugu elkarrekin batzen, hiru astean behin, sentsazioak eta hausnarketak partekatzeko artikuluren bati buruz, entsegu, poesia, komik edo libururen bati buruz, era pertsonalean aurrez irakurria. Ez da izango derrigorrezkoa esku hartzea topaketetan, gogorik ez baduzu; eta dena irakurtzea ere ez. Gainera, film proiekzio bi egingo ditugu, egindako irakurketekin lotuak. Hurbildu eta parte hartu! Irakaslea: Luciana Alfaro LavadoNoiz: eguenean, hiru astean behin (8 saio)Egunak: irailaren 28an, urriaren 19an, azaroaren 9an eta 30ean, urtarrilaren 25ean, otsailaren 15ean, martxoaren 15ean eta apirilaren 12an.Ordutegia: 18:30-20:30
Antzuolako EH Bilduk dei egin diote antzuolarrei, kataluniarrei babesa adierazteko. Datozen egunetan estelada eta ikurrinez jantziko ditugu herriko balkoiak. Irailaren 28an, eguena, 19:00etan kataluniarrei babesa adierazteko argazki jendetsua aterako da Zurrategin.
2015ean, Oihana Irazuk Nepalera egindako bidaiaren kontakizuna egingo du. Gidaririk gabe eta motxila soinean, bista zirraragarriez disfrutatu zuen, besteak beste.
Urrian ospatuko duten Kulturaldiaren barruan antolatu ohi duten argazki lehiaketaren berri eman dute San Joxepe erretiratu elkartekoek. Parte hartu ahal izateko 60 urtetik gorakoak izan beharko dira, gaia librea izango da eta argazkiak aurkeztu ahalko dira urriaren 13ra arte.
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Aire Libreko 44. Simon Arrieta pintura lehiaketako lanen erakusketa, Pleno aretoan.
Emakumeak erakusketa honen protagonistak dira, beraien argazkiak eta testigantzak. Gerra eta frankismo garaiko kontakizunak emakumeen aurpegiekin, emakumeen ikuspegitik. 1936tik aurrera frankismoaren garaiko testuinguru historikoan, emakumeek izan zuten zeregin aktiboa jasotzen da. Ikuspuntu eta ideologia ezberdinetatik, amankomunean dutena bizirik irauteko nahia izan da. Bertan azaltzen dira, besteak beste, gudu eremuaren, erbestearen, torturaren, espetxearen, errepresioaren eta bizirik irauteko estrategien in guruko narrazio eta bizipenak eta, baita ere, emakumezkoaren ikuspegitik betiere, antolatutako egitura sozialerako planteamendu eta aktibismoa. Erakusketa honekin ahalik eta gehien zabaldu nahi izan dugu asaldaketa, aldaketa eta injustizia handiko garai hartan emakumeek gizartean izan zu ten garrantzia erabakigarria. Emakume anitzek, joera politiko desberdinek, hainbat eremutan ibili takoek eta Euskal Herriko zenbait tokitan jaio eta bizitakoek osatzen dute erakusketa hau. Ikuspegi ezberdina eskaini nahi da, errealitatea lubakietako borrokatik haratago baitoa. Euskal emakumeen memoriaz, historiaz eta haien sormen eta berritze gaitasunaz dihardu, sekula kontatu ez den eta berreskuratu beharra dagoen historian barrena ibilbidea eginez. Bakerako, berdintasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza demokratikoak memoriaren aldeko lana egitea exijitzen du. Lan honek emakumeen bizipenak aitortu nahi ditu, memoria kolektiboan kokatuz. Herriek erreskatatu behar den memoria dutela esan ohi da, tamalez as kotan gure historiako kontakizunak gizonen ikuspuntua jaso dute soilik. Beraz memoria partziala jaso da, gizartearen erdia kanpo utzi baita. Erakusketa hau lagunduz Gipuzkoako Foru Aldundiak, emakumeen ikus puntua barneratu nahi izan du, memoria osoa izan dadin. Honela, Batzar Nagusiek egindako eskaera betetzen du Emakumea, Gerra, Errepresioa, eta Erresistentzia Emeek emana erakusketa ibiltaria Gipuzkoan zehar hedatzeko.
Atzerritik etorri eta euskara ikasteko interesa duten guztiei eskaintza berezi bat egingo zaie Aisa deritzon ikastaroen bidez; euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu du Udal Euskaltegiak, HABErekin eta Bergarako Udalarekin elkarlanean. Izena eman behar da urriaren 6a baino lehen. "Aukera egokia euskaraz ikasten hasteko eta euskal gizartean integratzeko. Animo!", diote antolatzaileek.
Argazki lehiaketa ezagunaren 27. edizioa izango da aurten eta Argizaiola deritzon lehiaketarako baliagarria izango da. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 11 izango da eta aurten ere zortzi sari banatuko dira. Argazki onenak urriaren 14an aukeratuko dituzte eta horiekin erakusketa bat jarriko dute Aroztegin, urriaren 20tik 29ra.
Angiozar auzoko San Migel jaiak izango dira asteburuan eta Bergarako Udalak taxi zerbitzua jarriko du gaur, egubakoitza. Bidaia bakoitzak hamar euro balioko ditu eta kostuaren gainontzeko sei euroak Udalak hartuko ditu bere gain. Gaur, 22:30etik aurrera joan ahal izango da taxi geltokitik eta, 08:00ak arte.