Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Madrilgo Guadarrama mendizerrara irteera antolatu du Besaide Mendizale Elkarteak, apirilaren 29tik maiatzak 1era. Oraingoz, 30 pertsonek eman dute izena; gutxienez, 40 pertsonako taldea osatu nahi dute, irteeraren gastuei aurre egiteko. Hori hala, izen-emate epea luzatu dute: apirilaren 13ra arte egongo da zabalik.