Elgetako Korrika batzordearen lehenengo bilera. Herritar guztiei zabalik. Udaletxean, 18:00etan.
San Blas opilak egiteko ikastaroa. Eguna: Urtarrilak 23 Ordua: 18:00 Hizkuntza: Euskara Prezioa: 5 € Izena emateko azkenengo eguna: Urtarrilak 19 Izena ematea: Kultur etxean, 943714688
Antzerki eskola antolatu du Jardun Euskara elkarteak. Otsailetik ekainera bitartean izango dira saioak, eta Ana Abajo arituko da gidari lanetan. Astelehenean, hilak 30, ate irekiak izango dira 20:30etik 22:00etara Errotalde jauregian. Ekimenaren helburua ahozkotasuna lantzea, euskaldunen arteko harreman sareak sortzea eta herriko sorkuntza bultzatzea dira. Izen ematearen prezioa: 15 euro bazkideentzat eta 17 euro gainontzekoentzat.
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Marrazki eta margolanen erakusketa gaur, egubakoitza, zabalduko dute Aitz garbi tabernan. Bi astez egongo da erakusketa bisitatzeko aukera. Bertan arkatzez, akuarelez edo akrilikoz egindako lanak izango dira ikusgai. Egilea, Beart elkarteko Itziar Murgizu bergararra da.
Egun batez jantokira joan eta umeek zer eta nola jaten duten ikusteko aukera dago urtarrilaren 23tik 17ra.