Mendi bizikleta irteera

2017/04/02 10:00

Agorrosin kirol gunea Bergara |Kirola

Mendi bizikleta irteera izango da Palmerakuak taldekoekin, bizikleta jardunaldien barruan. 10:00etan abiatuta, Agorrosindik Urkulura joan etorria egingo dute, mendiz.

Karidadeko alabei omenezko ekitaldia

2017/04/02 11:45

San Migel parrokia | Oñati |Musika

Partaideak:

  • Oñatz dantza taldea
  • Aita Madina txistulari taldea
  • Txinparta bertso eskola
  • Musika Banda
  • Parrokiako koruak
  • Aloña abesbatza (Pake Leku)
  • Jose de Azpiazu musika eskola
  • Oñati abesbatza
  • Ganbara abesbatza

11:00etako mezaren ostean

Ahotik Bihotzera ekimena

2017/04/02 13:00

Antzuola

Ahotik bihotzera ekimena: 13:00etatik 14:30era ipuin eta bertso-poteoa, herriko tabernetatik zehar. 18:30etik aurrera, ipuin eta bertso maratoia Torresoroan.

'GU (ez gaude bakarrik)' haur antzerkia

2017/04/02 17:00

Santa Ana antzokia | Oñati |Antzerkia

5 urtetik gorakoendako. BOROBIL Teatroa taldearen eskutik. Sarrerak (3.50 €) aurrez salgai bibe.me atarian

Nekazaritzako ibilgailuen aldiko azterketa teknikoak (IAT/ITV)

2017/04/03 09:00

Oñati | Oñati |Deia

Nekazaritzako ibilgailuen aldiko azterketa teknikoak (IAT/ITV):

  • 9:00etan Urtiagain aparkalekuan
  • 12:00etan Oñati garajean

Biolin, pandero eta akordeoi emanaldia

2017/04/04 18:00

Arkupe kultura etxea | Aretxabaleta |Musika

Leizarra musika eskolako ikasleek biolin, pandero eta akordeoi emanaldia eskainiko dute Arkupen.

Hitzaldia: 'Bizitza aktiboa, osasuna eta herrigintza'

2017/04/04 18:30

EHBilgunea (Herriko Plaza) Aretxabaleta |Hitzaldiak

EH Bilduko legebiltzarkide Rebeka Uberak bizitza aktiboaren, osasunaren eta herrigintzaren gainean jardungo du EHBilgunean. Herritar guztiak gonbidatu dituzte EH Bilduko kideek.

Erakusketa: Valleko kondea

2017/04/05 11:00

Aretxabaleta |Erakusketak

Valleko kondea, modernitatea eta tradizioa; garai aldaketa baten isla erakusketa zabalduko dute Arkupen. Ignacio de Murua y Alzolaren, Valleko kondearen, argazkien erakusketa da. Argazkiek XIX. zein XX. mendeko eguneroko bizitza erakusten dute.

Musika eskolakoen dantza emanaldia

2017/04/05 17:00

Arkupe kultura etxea | Aretxabaleta |Dantza

Leizarra musika eskolako ikasleek dantza emanaldia eskainiko dute Arkupen.

'Gazteak kalean' hitzaldia

2017/04/05 18:30

Antixena gaztetxea | Oñati |Hitzaldiak

Tolosako bost gazteri 2 eta 5,5 urte bitarteko espetxe zigorrak eskatzen dizkiete. Isunetan 50.000 euroko
eskaerak dituzte. Guzti hori zela izan den azaltzen hainbat hitzaldi ari dira ematen Euskal Herri osoan zehar, horretarako prestatu duten dokumental batekin. Gaur egun zela aurkitzen diren eta egoerari buelta emateko hemendik aurrerako asmoak azalduko dituzte.

Udaberriko Kontzertua

2017/04/06 18:00

Ibarraundi museoan Eskoriatza |Musika

Musika Eskolako ikasleek ikasturtean zehar ikasitako piezen erakustaldia egingo dute.

Hitzaldia: 'Herrigintzaz eta herrigintzaz

2017/04/06 19:00

Zaldibar antzokia Eskoriatza |Ikuskizunak

Udalak eskatuta eta Soziolinguistika Klusterrak zuzenduta, Eskoriatzako kaleetan euskaraz zenbat egiten den neurtu dute Ixotu Euskara taldekoek, eta datorren eguenean, apirilaren 6an, emaitzen berri emango dute Zaldibar antzokian 19:00etan.

Datu horiek eman ostean, Joxe Mari Agirretxek –Porrotx– eta Olatz Altunak – Soziolinguistika Klusterreko teknikaria– Herrigintzaz eta irrigintzaz  emanaldi umoretsua esakainiko dute.

'Laura deitzen zioten' liburuaren aurkezpena

2017/04/06 19:00

Antixena gaztetxea | Oñati |Literatura

Leire Ibargurenek idatzi du Laura deitzen zioten liburua eta bertan Miren Odriozolaren bizitza eta borrokak azaltzen dira. "Odriozola 1980ko hamarkadan internazionalismoaren eta ikurrinaren mendean El Salvadorrera joan zen bertako iraultzan parte hartzera. Horren aurretik borroka anitzetan parte hartu zuen, baita ondoren ere; ETAko kide Francoren kartzelak ezagutu zituen; borroka feministaren parte izan zen; Auzitegi Nazionalak udalbiltzan egindako lanagatik auzipetu zuen… Liburua bizitza eta mundu osoa borroka zelai izan duen emakume baten biografia da".

Korrika Txikia, txokolatea, txorimaloak...

2017/04/07 15:00

Oñati | Oñati |Ospakizunak

Oñatiko Korrikako batzordeak eta hiru ikastetxeak elkarrekin antolatuta, Korrika Txikia egingo dute:

  • 15:00etan, Korrika Txikia herriaren erdigunean
  • 17:00etan, txokolate jana Foruen plazan
  • 18:00etan, txorimaloak herriko kaleetan zehar
  • 22:00etan, BatZuk dokumentala eta Txikiren bakarrizketak saioa gaztetxean

Odol ateratzea

2017/04/07 17:00

MUko enpresagintza fakultatea | Oñati |Deia

Apirileko odol ateratzea

'BatZuk' dokumentala eta Txikiren bakarrizketa

2017/04/07 22:00

Antixena gaztetxea | Oñati |Ikus-entzunezkoak

Korrikako egitarauaren barruan.

Ordu erdi irauten duen dokumentalean “Euskal Herriko esparru desberdinetako hainbat euskaldunen aniztasuna agertzen da”. Euskaldun horiek Maika Etxekopar, Ander Larunbe, Elena Caballero La Basu eta Daniel Alvarez dira, pelikularen protagonistak. Euskalduna izateko milaka modu daude eta haiek, bakoitzak bere kultura-aniztasunetik, bat egin dute euskararekin. Haiekin batera, BATZUK gehiago gara.

Horren segidan, Jon Martinez Esnaola donostiarraren Txikiren bakarrizketa saio umoretsua egongo da.

Korrika egunerako egitaraua

2017/04/08 10:00

Herriko plazan Eskoriatza

Korrika apirilaren 8an pasako da Eskoriatzatik, eta egitarau ederra prestatu dute egunerako.

Korrika Oñatin

2017/04/08 11:00

Oñati | Oñati |Ospakizunak

Korrika gaur, zapatua, iritsiko da Oñatira:

  • 11:00etan, Korrikari ongietorria girotu. Parke gorrian
  • 11:30ean, Korrika Udanako gainera helduko da
  • 12:00etan, Korrika Bidaurretara helduko da
  • 13:15ean, triki-dantza-kantu poteoa Foruen plazan hasita
  • 15:00etan, herri bazkaria gaztetxean (Sarrerak salgai Boga, Ona eta Izarraitz tabernetan. 10 euro langileendako eta 8 euro langabetu eta ikasleendako)
  • 17:00etan, erromeria Trikimailu taldearekin gaztetxean
  • 18:00etan, gaztelekuan gazteek eurek antolatutako ekintza

Bertso afaria Enbeita eta Egañarekin

2017/04/08 21:00

Soran Etxean Leintz Gatzaga |Bertsolaritza

Korrika ekimenaren bueltan, bertso afaria izango da Soran Etxean (21:00). Onintza Enbeita eta Andoni Egaña arituko dira bertsotan.

Sarrerak salgai daude Soran etxean, 22 eurotan.

Gomiztegira mendi irteera

2017/04/09 08:30

Arantzazu Parketxea | Antzuola |Irteera

Gomiztegira mendi irteera. Gaia: Artzaintza. Gomiztegiko artzain eskola. Arantzazuko Parketxeak antolatuta. Prezioa da 3 euro. Aurrez izena ematea komeni da: 943 78 28 94.