Pantaila zerbitzuari esker, enpresa, erakunde eta bestelako elkarteek euren informazioa eta Goiena.eus-ekoa (Debagoieneko hitzorduak, albisteak, bideoak, argazki galeriak...) pantaila fisikora eraman dezakete. Hau da, bezeroentzat edo herritarrentzat interesgarria den informazioa eskainiko da pantailen bidez; albisteak, hitzorduak eta eskuz editatu daitekeen erakundeen intereseko informazioa.
Horrela, denda batek, udal batek, ikastetxe batek, enpresa batek… pantaila fisiko bat kokatu dezake berak nahi duen tokian, komunikazio helburuekin. Nahi beste pantaila kokatu daitezke eraikin baten barruan, erakusleihoan zein kaleko hainbat txokotan. Zerbitzua CodeSyntax-ek garatutakoa da.
Goienako datuekin martxan dagoen pantaila baten adibidea ikusteko egin klik HEMEN.