Kartel txiki batzuen bitartez jarri dute oharra lorezainek: "Kendutako loreak aprobetxa ditzakezu". Aurretik, euren lekutik atera dituzte lorategietako loreak lorezainek, eta behin kartelak jarrita, herritarrek hartzeko moduan daude. Herriko gune ezberdinetako lorategietan eta loreontzietan egin dute lore aldaketa egiten duten aldiro egin ohi izan duten moduan.