13 eta 14 poligonoetako lursailen liburuxkak ari dira banatzen, lurrak digitalizatuta

Oihana Elorza Gorostiza

Liburuxkak banatzen goizean.

Landa-lurren digitalizazioaren barruan, Olabarrieta auzoko lursailak hartzen dituzten 13 eta 14. poligonoetako landa-lurren liburuxkak banatzen ari dira egunotan, Santa Ana antzokiko sarreran. 

Landa-lurren digitalizazioarekin jarraitzen du Udalak, eta, atzo, astelehena, eta gaur, martitzena, Olabarrieta auzoko lursailak hartzen dituzten 13 eta 14. poligonoetako landa-lurren liburuxkak banatzen ibili dira. Aurretik egindako neurketak jabeekin batera adostu dituzte eta digitalizatuta gelditu dira orain.

Gaur, martitzena, 14:00ak arte egongo dira goizean, Santa Ana antzokiko sarreran, eta 15:00eta- tik 17:00etara, arratsaldean. Ordutegi horretan joan ezin denak HAZen eskatu ditzake, hilaren 25a aurretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak