Ia zortzi urteko espetxe zigorra ezarri diote labanaz bost lagun erasotu zituen gizonezkoari

Oihana Elorza Gorostiza

Oñatiko Aita Madina kalea, gertakaria izan zen lekuetako bat.

2025eko Urte Berri Egunean izandako gertaeren auziari lotutako zigorra da. Atxilotu eta espetxeratu egin zuten orduan erasoa egotzi zitzaion 32 urteko gizonezkoa.

2025eko urtarrilaren 1eeko goizaldean pertsona batek bost pertsona zauritu zituen labana bat erabilita. Gipuzkoako probintzi-auzitegiak zazpi urte eta zortzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri diola jaso du gaur Diario Vasco egunkariak. Gaineratu du hamahiru urte eta lau hilabeteko kartzela zigorra ezarri ziola Donostiako Zigor Arloko Epaitegi batek irailaren hasieran baina probintzi-audientziak bost urte eta zortzi hilabete murriztu duela zigor hori atxilotuak aurrez edan zuen alkohol kopuruak eragina izan zuelako beregan. 

Egun hartan Oñatin bost lagun labanarekin erasotzea egotzi zitzaion 32 urteko gizonezko atxilo eraman zuen Ertzaintzak eta Bergarako epaitegiaren esku utzi. Epaileak, gero, espetxeratzeko agindua eman zuela adierazi zuten Ertzaintzatik eta Martutenera eraman zuten. Ordutik espetxean dagoela gehitu du albistea jaso duen egunkariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak