Gaixo zegoen zuhaitz handi bat bota dute Santa Marina plazan

Oihana Elorza Gorostiza

Bota duten zuhaitzaren ondarrak.

Santa Marina plazaren bueltan dauden zuhaitz handietako bat bota dute lorezainek gaixo zegoelako. Kortxoa moduko biguna zuen barrua.

Santa Marina plazako zuhaitz handi bat bota dute lorezainek goizean. "Bi adar albora jausita zituen eta barrutik gaixorik zegoen, kortxoa moduko biguna zuen barruan. Onddoak ere bazituen enborrean. Ingurua babesteko neurriak hartu ditugu botatzeko, baina apenas egin behar izan dugu esfortzurik, pixka bat tiratuta bera bakarrik erori da. Besteen egoera ikusi beharko da orain", adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak