Arrainak agertu dira hilda Oñati errekan, Olaitturri ondoan

Oihana Elorza Gorostiza

Arrainak hilda errekan goizean.

Goizean antzeman dituzte hildako errekak udaltzainek, eta larrialdietara deitu. Gipuzkoako Urak-eko teknikariak, basozainak eta ertzainak egon dira. Azken horiek laginak eraman dituzte gertatutakoaren arrazoiak ikertzeko.

Goizean konturatu dira udaltzainak Olaitturri parean, errekan, arrainak zeudela hilda, eta larrialdietara deitu dute, "eurak direlako laginak hartzen dituztenak". Udaltzainak ez ezik, ertzainak, basozainak eta Gipuzkoako Urak-eko teknikariak ere egongo dira erreka ondoan. Udaltzaingoak baieztatu duen moduan, Gipuakoako Urak-ekoen esanetan, urak oxigeno falta izatea, ur gutxi egotea eta bero handia izan daitezke zergatiak. Dena dela, Ertzaintzak laginak eraman ditu eta baieztatu du arrazoia ikertzen ari direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak