Aurrera doa Aloña Mendiren eskubaloi sailaren 50. urteurrena, eta bihar bertan izango dute ekintza berri bat. Emakumeen elite mailako taldeak denborañldi-aurrean sartuta daudela aprobetxatuta, Bera Bera eta Beti-Onak taldeek lagunartekoa jokatuko dute Zubikoan. Partida 19:30ean hasiko da, eta sarrerek 5 euroko prezioa izango dute. Ez da Super Amara Bera Berak aurten Zubikoa zapalduko duen lehen aldia, apirilean ere izan zen eta, Euskal Kopako finala jokatzen.
Liga zaporeko partida
Zubikoan ikusiko dena ez da nolanahiko partida bat izango. Irailaren 9an hasiko dira emakumezkoen eskubaloiko lehen mailako partidak, eta Super Amara Bera Bera eta Replasa Beti-Onak taldeek elkarren aurka jokatuko dute lehen denboraldian. Horrenbestez, Oñatin jokatuko dena denboraldia gertatzeko lagunarteko partida bat izango den arren, ligako partida baten zaporea ere izango du.