Gaur, egubakoitza, bukatzen dira udaleku irekiak Oñatin eta ur txirrista erraldoi bat jarri dute azken eguneko festarako. Gaztetxo nagusienak ibili dira txirristan behera goizean zehar eta arratsaldean erabilera irekia izango du, 16:30etik 18:30era. Izan ere, gaztelekua zabalik dagoen azken eguna ere gaur da eta hala, ume guztiendako zabalik egongo da txirrista arratsaldean, bereziki kuboko eta topaguneko erabiltzaileendako. Errepidea, baina, 20:00ak arte egongo da itxita zirkulaziorako.