Fonda berritzea eta zerbitzua lizitatzea da Urbiako fonda kudeatzeko ardura duen Partzuergoaren nahia. Aurretik, teilatua berritu eta argindar sistema aldatu dira egingo ditu, eta teilatuarekin hasi dira.

Uda tartean egonda, lan horiek urrirako bukatzea gurako luke Partzuegoak. Eta behin teilatu berria eginda hasiko dira gero eraikin barruko elektrizitatea aldatzen; horniduran zerbait falta dela ikusiz gero, hori ere gehituko dute.

Partzuergoak jakinarazi du, dena den, aurtengo San Inazio egunean jatekoa eta edatekoa eskainiko dutela fondan; egun horretan propio eskainiko duten zerbitzua izango da.
