2026/06/07 09:00 - 20:30

Ospakizunak

Corpus eguna

Corpus eguna
Oñati, Oñati

Hauxe da Corpus eguneko egitaraua:

  • 09:00 - Aita Madina Txistulari taldearen goiz-eresia.
  • 10:00 - Musika Bandaren goiz-eresia eta santuak Parrokiara iristea
  • 10:45 - San Migelen irudia Parrokiara iritsiko da.
  • 11:00 - Meza Nagusia Parrokiako Korua, Oñati Abesbatza eta Oñatz dantza taldeko dantzariekin, Parrokian.
  • Ondoren, Korpuseko Prozesioa. (Euria eginez gero, prozesioa Parrokian egingo da).
  • Prozesioaren ostean, Musika Bandaren kontzertua, Parrokiko atarian. Euria egiten badu, Zubikoa pilotalekuan.
  • 18:15 - Oñatz dantza-taldearen emanaldia, plazan, Aita Madina Txistulari taldeak lagunduta. Corpus Eguneko dantza-egitarau osoa eskainiko dute –eguraldi txarra eginez gero, Zubikoa kiroldegian–.
  • 19:00-20:30 - Dantzaldia Musika Bandarekin, Parrokiako atarian. Euria egiten badu, bertan behera geratuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak