Loreontzietako neguko loreak hartzeko egongo dira datozen egunetan

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko maiatzaren 20a

Herriko loreontzietan eta berdegunetan dauden neguko loreak hartu ahal izango dira.

Gar, eguaztena, eta bihar, lorezainak neguko loreak kenduko dituzte herriko loreontzietatik eta berdeguneetatik, udaberrikoak sartzeko. Aterako dituzten neguko loreak herritarrak hartzeko moduan egongo dira.

 

Azaroan udaberri-udako loreak kendu zituzten lorezainek negukoak jartzeko eta herritarren eskura jarri zituzten. Ekimenak arrakasta izan zuen eta orain gauza bera egingo dute: negukoak herritarren eskura utzi udaberrikoak sartzeko.

Gaur, eguaztena, eta bihar ibiliko dira lorezainak herriko berdeguneetatik eta loreontzietatik neguko loreak kentzen eta udazkenean egin zuten moduan,  karteltxo batzuk jarriko dituzte negukoak har daitezkeela esateko. Herritarrek etxera eraman ahal izango dituzte lore horiek gura izanez gero.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak