Hamabi landara berri landatu dituzte Urbian, lehendik dagoen lizar ilara luzatuz. Askoren artean egindako lana izan da: Oñatiko Udalak landareen kostua hartu du bere gain, Gipuzkoa eta Arabako Partzuergoak itxitura egiteko olaziak, hesolak, eman ditu doan eta landatzeko lana Urbiako lagunen kuadrillak –Segura, Zegama, Lazako Arrasate, Zornotza, Zarautz, Mutriku, Azkoitia eta Zestoa– egin ditu auzolanean, joan den urtean moduan.
Landare berriak Urbiako ermita ondotik Artzanburu eta Eskista aldera doan xendraren norabidea markatzen jarri dituzte, etorkizunean, laino egunetan ere erreferentziak egon daitezen.