Lehen aldiz jokatuko da eskubaloi egokituko Euskadiko kopa. Kirol Egokituko Euskal Federazioak antolatu du, Aloña Mendi Kirol Elkartearen laguntzarekin. Partidak berrogei minutuko iraupena izango dute, hogei minutuko bi zati. Final aurrekoak 09:30ean hasiko dira, eta aldi berean jokatuko dira Zubikoa kiroldegiko kantxa banatan. 3. eta 4. posturako lehia 11:00etan jokatuko da. Finala, aldiz, haren ostean hasiko da, 12:15ean. Sari banaketaren emango zaio amaiera txapelketari.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.