Egubakoitzean, hilak 15, egingo du lehen emanaldia Gure Zirkuak Oñatin, eta dagoeneko iragarri dute luzatu egingo dutela Oñatiko egonaldia. Beste hiru emanaldi egingo dituzte ekainaren 5ean eta 6an. Guztira, beraz, hamalau emanaldi egingo ditu Oñatin:
- Maiatzak 15, egubakoitza: 19:00etan
- Maiatzak 16, zapatua: 12:00etan
- Maiatzak 17, domeka: 12:00etan eta 17:00etan
- Maiatzak 22, egubakoitza: 19:00etan
- Maiatzak 23, zapatua: 18:00etan
- Maiatzak 24, domeka: 12:00etan eta 17:00etan
- Maiatzak 30, zapatua: 18:00etan
- Maiatzak 31, domeka: 12:00etan eta 17:00etan
- Ekainak 5, egubakoitza: 19:00etan
- Ekainak 6, zapatua: 12:00etan eta 17:00etan
Emanaldi batzuetarako sarrerak dagoeneko agortu dira, baina ez denetan. Hemen sartuta eros daitezke sarrerak.
Goienakideren artean sarrerak zozketatuko dira
Goienakideen artean Gure Zirkuko Oñatiko emanaldietarako sarrerak zozketatuko dituzte. Goienakideen txokoan, zein goiena.eus webguneko Goienakideen zozketen atalean dator horren berri; hor jakin daiteke zer egin behar den eta nola parte har daitekeen zozketan. Hauek dira, datak, orduak eta sarrera kopuruak:
- Maiatzak 16, 12:00etako saiorako (3 pare sarrera)
- Maiatzak 22, 19:00etako saiorako (3 pare sarrera)
- Maiatzak 31, 12:00etako saiorako (3 pare sarrera)
- Ekainak 6, 12:00etako saiorako (3 pare sarrera)