Malen Osa Ansa oñatiarrak irabazi egin du Frantziako Alpeetan egin duten Skyrace des Matheysins lasterketa –bi ordu 49 minutu eta 51 segundo–. Apirilaren 12an egindako Malagako lasterketa ez zuen bukatu hanketan kalanbreekin izandako arazoak bueltatu zitzaizkiolako, eta atsedena hartuko zuela iragarri zuen orduan. Gaur munduko kopako txapelketaren dagoen seigarren lasterketa irabazi du Salomon taldeko korrikalariak.