Maiatzaren 1ean zabaltzen da epea ganadua Aloña, Artia eta Aizgain inguruetako herri onurako mendietara eramateko. Aurreko abendua aurretik egin behar izaten dituzte eskaerak abeltzainek, udaletxean. Larreratu gura duten abere kopurua zehaztu ez ezik, tasak ordaindu behar izaten dituzte eta hazteria eta behien trikomonosia gaitzei aurre egiteko neurriak hartu dituztela egiaztatu.
2025ean, 90 abeltzaini eman zitzaien larreratzeko baimena; 3.348 abelburu guztira. 2026rako, bi abeltzain gehiagok egin dute baimen-eskaera: 92k. Animalia kopuruari dagokionez, baina, jaitsiera izan da. 3.279 animalia, guztira: 2.443 ardi, 179 behi, 578 behor eta 79 ahuntz.
Herri onurarako diren hiru mendi-eremuek 695 hektarea hartzen dituzte.