Brontze Arokoa izan daitekeen hilobiratze baten aurkikuntza egin du AMETek

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko apirilaren 1a

Aurkikuntzaren kokapena haitzuloan (Argazkia: Aloña Mendiko Espeleologia Taldea).

Aloña Mendiko Espeleologia Taldeak aurkitutako hezurrak emakume baten mokorreko hezurrak direla konfirmatu dute adituek. Brontze Aroko hilobiratze bat izan daiteke. Hezurrak Gordailua izeneko Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Bildumen Zentrora bideratu dituzte. 

Aloña Mendiko Espeleologi Taldeak baieztatu duen moduan, emakume baten hezurrak aurkitu dituzte Arantzazu inguruko koba baten egindako aurkikuntzan. Adituei bidali dizkiete hezurrei ateratako argazkiak eta adituek euren susmoak konfirmatu dituzte; emakume baten aldakako hezurrak direla. Gipuzkoako Aldundian eman dute aurkikuntzaren berri eta hango teknikaria etorri da hezurrak jasotzera. "Segur aski, Brontze Aroko hilobiratzea izango da. Garai hartan, orain dela 4.000 urte edo, ehorzketa-haitzuloak ohikoak ziren", dio Aloña Mendiko Espeleologia Taldeak.

Hezurrak ondo jaso eta Gordailua izeneko Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Bildumen Zentrora bideratu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak