Korrikarako motorrak berotu dituzte Oñatiko ikasleek

Gontzal Belategi Zubia 2026ko martxoaren 27a

Elkar Heziko, Urgaineko eta Txantxiku Ikastolako ikasleek Oñatiko kaleak hartu dituzte Korrika txikiarekin. Potx, Izaskun eta Xabi Sound izan dira ekimena girotzen.

Eguraldia lagun izan dute Oñatiko ikasleek Korrika Txikian. Ohorezko gonbidatuak izan dira gainera ekimena girotzen: Potx, Izaskun eta Xabi Sound. Bizikletan, furgoneta barruan zein patinetan ibili dira hirurak giroa jartzen, kantatzen eta ikasleei animoak ematen.

Txantxiku Ikastolako lehenengo mailako ikasleek eman diote hasiera Korrika Txikiari, plazan. Kale Barritik gora joan dira, eta Etxaluzen zain zituzten Elkar Heziko kideak. Hauek, Santa Marina plazaraino eraman dute lekukoa, eta Urgaineko ikasleei eman. Bertatik plazara joan dira, hurrengo mailako ikasleei lekukoa eman, eta ibilbidea berriro egiteko. Lehenengo mailatik seigarren mailara arteko ikasleek hartu dute parte ekimenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak