Gipuzkoako Parketxe Sareak Gipuzkoako Parketxeetan jarduera ezberdinak iragarri ditu eta Arantzazu Parketxean bi jarduera antolatu dira.
Gaztagintzaren sekretuak Arantzazun (Apirilak 3)
Jarduera honetan Gomiztegi Artzain Eskolara bisita egiteko, artzain-txakur erakustaldia ikusteko eta gazta dastatzeko aukera egongo da. Lehenengo, ibilbide bat egingo dute bisitariek Arantzazu Parketxetik Gomiztegi Artzain Eskolara arte. Bertan, Artzain Eskolara bisita gidatua eta artzain-txakur erakustaldia eskainiko zaie, eta Arantzazuko gazta ezberdinen dastaketarekin borobilduko dute goiza. Apirilaren 3an, barikua, goizeko 10:30etan hasiko da eta gaztelaniaz izango da. Parte hartu nahi izan ezkero, 13 euro (12 urte beherakoek 7 euro) ordaindu beharko da.
Arantzazuko altxor galduen bila (Apirilak 5, 6 eta 7)
Jarduera hau familiei bideratuta dago, familien arteko orientazio jolasa da eta. 10:30etan hasiko da eta euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko da. 5 euroko prezioa (12 urte beherakoek 3 euro) izango du honek.
Jarduera guztietan parte hartzeko aurrez eman beharko da izena. Internet bidez edota 943 782 894 eta 699 335 183 zenbakietara deituta.
Arantzazu Parketxea zabalik
Arantzazu Parketxea Aste Santu eta Pazko Aste guztian zehar zabalik egongo da (apirilaren 7a izan ezik), 10:00etatik 14:00etara.
