Sastrakak kentzeko besoa erosiko du Udalak, traktoreari egokitzeko

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko otsailaren 19a

Erosiko den besoaren adibidea.

Rousseau etxeko Kastor 550PA markako besoa erosiko du,  landa bideetako sastrakak kentzeko, 52.744 eurotan. Urtean bi kanpaina egiten dira baserrietako auzo-bideak garbitzeko.

Urtean bi kanpaina egiten ditu Udalak baserrietako auzo-bideak garbitzeko. Aurreko urtean, orain arteko besoarekin izandako arazoekin, kanpaina atzeratu egin behar izan zuten martxan ipintzeko konponketa egin behar izan zitzaiolako, baina aurtengo denboraldirako, "ekipamendu berriaren inbertsioa eginda", auzo bideak garbitzeko prestatuta egongo dela jakinarazi du Udalak berak.

Servimac Suministros Agrícolas industriales enpresari erosiko dio Rousseau etxeko Kastor 550PA markako besoa sastrakak kentzeko, eta gaur egungo udalaren traktorera egokituko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak