Korrikako materiala salduko dute zapatu goizean plazan

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko otsailaren 18a

Martxoan egingo den 24. Korrikako materiala.

Korrikako materiala saltzeko mahaia jarriko dute zapatu goizean plazan, Natur Eskolak antolatuko duen zuhaitz azokarekin bat eginez. Gauargi taldearekin erromeria, kantu afaria, Korrika Txikia eta kontzertu batzuk ere lotuta daude dagoneko Korrikari ongietorria egiteko.

Martxoaren 28an helduko da Korrika Oñatira eta horri ongietorria egiteko sortu den batzordeak antolatu ditu, dagoeneko, hainbat ekintza horri begira. Bezperan, 27an, egingo dute Korrika Txikia –herriko hiru ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako ikasleek hartuko dute parte, 14:30etik 16:30era, herrigunean– . Gauargi taldeak ere orduan egingo du erromeria, 17:00etan hasita, eta kantu afaria ere egongo da Pago Uso elkartean.

Korrika Kulturalaren barruan, berriz, Gartxok bakarlariak joko du Eltzian martxoaren 18an; 22an, berriz, Belharra taldeak gaztelekuan. Laburbirako film laburrak ere proiektatuko dituzte zinema-aretoan 25ean, eta Potx eta Lotx pailazoen ikuskizunak ere jasoko du  Korrikaren kultura eskaintzak.

Materiala saltzen

Zapatuan, otsailak 21, bestalde, Korrikako materiala saltzeko mahaia jarriko dute plazan. Zuhaitz azoka egingo du egun horretan Natur Eskolak, eta landareen eta loreen postuen artean jarriko dute Korrikakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak