Amatasuna eta sexualitatea landuko dituen tailerra egingo dute datorren astean, martitzenean, Oñatiko Jabetze Eskolak antolatuta. June Mendizabal eta Nahia Alkorta izango dira gidariak; San Juan kaleko lokalean, 17:00etatik 19:00etara. Gaztelaniarako itzulpena eta haur zaintza zerbitzua izango dira baina izena ematean eskatu behar dira zerbitzu horiek. Horretarako azken eguna hilak 25 da.
Tailer horrez gain, beste hainbat ere antolatu ditu Jabetze Eskolak, egun bakarrekoak batzuk eta gehiagokoak beste batzuk. Tartean, hilerokoari buruzkoa bat, gaztetxoei zuzenduta. Udal webgunean sartuta ikus daitezke eta izena ere bertatik eman daiteke.