Saioek irauten duten bitartean zaintza zerbitzua izango da, hala eskatzen dutenentzat. Eskaera, astebeteko aurrerapenez eskatu beharko da, gutxienez. Edozein zalantza argitzeko Berdintasun departamentura jo daiteke: bertsintasuna@onati.eus edo 688 785 247.
- Gure baratzan burujabe: eguaztenak 16:00-19:00, eta zapatuak 10:00-12:00
- Konektatu zure buruarekin eta hartu arnasa: zapatuak 10:30-12:00
- Feminismo ertzetatik irakurle taldea: eguaztenak, 18:00-20:00
- Irrintzi ikastaroa: otsailak 6, 18:00-20:00
- Hilerokoa ezagutzen: otsailak 20, 17:00-19:00 (9-14 urteko neskei zuzenduta)
- Amatasuna eta sexualitatea ikastaroa: urtarrilak 20, 17:00-19:00
- Twerk ikastaroa: martxoak 27, 17:00-19:30 (neska gazteei zuzenduta)
- Ama diren emakumeentzako arteterapia: maiatzak 5, 17:00-19:00
- Amatasun bidelagun taldea: astearteak, 17:00-19:00
- Kakorratz lana gure korapiloak askatzeko: astelehenak, 17:00-19:00
- Salsa batxata kuir ikastaroa: zapatuak 17:00-19:00
- Amatasuna begirada feministetatik. Lehengo eta egungo erronkak: martxoak 10, 17:00-19:00
- Emakumeak mugimendua: eguenak, 17:30-10:00
Herritar guztiei irekitako hitzaldiak
- Familiaren ongizate emozionalarekiko gako feministak: otsailak 10, 17:00etan Gaztelekuko sotoan
- No en mi nombre: islamofobia en nombre del feminismo: martxoak 11, 18:00etan Kultur Etxeko erakusketa gela
- Hariak, jostorratzak eta zauriak: martxoak 18, 18:00etan zine aretoan