Hitzarmena sinatu dute Udalak eta Oñati abesbatzak, 60. urteurrena ospatzeko

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko urtarrilaren 22a

Rafa Anduaga, Izaro Elorza, Xabier Zelaia eta Iñaki Olalde.

Oñati abesbatzak 60 urte betetzen ditu aurten. Egitarau berezia du antolatuta urteurrena ospatzeko eta Udalak 8.000 euroko ekarpena egingo dio horri. Lankidetza hitzarmen sinatu dute alde biek.

60 urte betetzen ditu Oñati abesbatzak aurten. Urte guztiko egitaraua antolatu dute ospatzeko eta horretan dihardute joan den abendutik. Kontzertuak, hitzaldiak eta liburu aurkezpenak egingo dituzte, besteak beste, eta bidelagun izango dute horretan Udala. 8.000 euroko ekarpena egingo dio Udalak egitasmoari; lankidetza hitzarmena sinatu dute alde biek. 

Oñati abesbatza 1966an sortu zen. Egun 45 kide ditu eta helburu nagusien artean "euskal musika eta kultura sustatzea edo ekintza humanistiko sozialetan eragitea" dauka. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak