Arnaldo Otegik eta Jesus Egigurenek, besteak beste, Elgoibarko Txilarre baserrian egin zituzten bilerek oihartzuna izan zuten, gero etorri zen bake-prozesuaren hazi. Bada, baserriko jabea, Pello Rubio, elkarrizketatu dute Asier Ibaibarriagak eta Edurne San Martinek, eta hirurak, idazle biak eta Rubio bera, etorriko dira martitzenean, bihar, egingo duten aurkezpenera. Liburuaz gain dokumentala ere egin dute, eta hori ere proiektatuko dute. Kultura etxean izango da, 19:00etan, Astintzen dinamikak antolatuta.

Joan den urriaren hasieran aurkeztu zuten liburua eta harrez gero 25 herrietan izan dira liburua eta dokumentala, biak, erakusten. Beste horrenbeste herri falta dituztela aurreratu du Ibaigarriagak: "1.500 ikusletik gora eta 500 ale liburu saldu ditugu gaur arte".
Errenteriako Giza Eskubideen nazioarteko jaialdian ikusleen saria irabazi zuen dokumentalak abenduan.
