Garbigune ibiltaria Errementari plazan egongo da aurrerantzean, azokan ordez

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko urtarrilaren 9a

Errementeri plaza.

Garbigune mugikorraren kokapena aldatu egingo dutela jakinarazi du Mankomunitateak. Azoka aurrean egoten dena Errementari plazan jarriko dute aurrerantzean. Olakuakoa mantendu egiten da.

Garbigune mugikorra hamabostean behin jartzen dute Oñatin, eguenetan, goizetik iluntzera arte. Aurrerantzean ere jarraituko du egutegi horrek, berdura plazako kokapena aldatuta. Horrela, hileko lehenengo aldian Errementeri plazan egongo da eta bigarrenean, Olakua auzoan, San Lorentzo, Olakua, Ugarkalde eta San Martingo auzotarrei hurbiltzeko asmoz.

Edukiontzi ibiltari honetan etxeetan sortzen diren hondakin arriskutsuak jasotzen dira, adibidez: aerosolak, bonbilla halogenoak, kontsumo baxukoak –bonbilla normalak errefusa dira–, fluoreszenteak, inpresoretako kartutxoak, CD/DVD/VHS –bideo zintak– eta musika zintak, pilak eta bateriak, termometroak, motorretako olioa, pintura eta disolbatzaileak, garbitasun produktuak, erradiografiak eta aparatu elektriko eta elektroniko txikiak –batidorak, plantxak, telefono mugikorrak, ordenagailuetako teklatuak, xaguak…)–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak