Oñatiko Udalak sastrakak kentzeko desbrozadore berri bat erosi gura du, bridako traktoreari lotuta, bide izkinak garbitzeko. 2014an erositakoa da orain arte erabili dutena eta hori ordezkatuko du berriak: " Aurrera begira matxuren eraginez bide garbiketan geldialdirik ez izateko, berria erosteko apustua egin du Oñatiko Udalak. Hurrengo urtera begira, sastrakak kentzeko beso berria izango du beraz Oñatiko udalak eta horren bitartez landa guneetako baserrietarako bideak urtero egin ohi diren bi kanpainekin garbituko da".
Lizitazio kostua, 58.080 erokoa da eta abenduaren 22a da eskaintzak jasotzeko azken eguna.