Mendibilekin batera aritu dira Ainhoa Tabuyo –abeslaria–, Jose Luis Canal –pianoa-jolea– eta Angel Unzu –gitarra eta buzukia-jolea–. Gaur, zapatua, goizean izan da emanaldia Arantzazuko kriptan.
Datorren urtean 25 urte izango dira Bitoriano Gandiaga hil zela eta urteurren horren harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Ezagutu Arantzazu programaren baitan, horien artean Gandiaga omenez: hitzez eta kantuz musika emanaldi hau. Ezagutu Arantzazu programa, Arantzazuko Adiskideen elkarteak eta Arantzazuko Frantziskotarrek elkarlanean antolatu eta Debagoienako Turismo Informazio eta Interpretazio Zentroa eta Oñatiko Udalaren laguntzarekin egin dute.