Txantxiku Ikastolako A taldeak lortu du garaipena; bigarren postuan berdinketa egin dute Txantxiku Ikastolako B taldeak eta Elkar Hezik eta hirugarren postuan ere berdinketa bera eman da. Azkenik, Urgain ikastetxeko taldea laugarren gelditu da.
Gazteen lehiaketaren ostean, profesionalek hartu dute plaza. Ugaitz eta Aratz Mugerza anaiek Ibai Soroa eta Eneko Saralegi gainditu dute aizkoran eta trontzan. Bestetik, Irati Astondoak eta Karmele Gisasolak aizkora desafioa egin dute. Amaitzeko, Mikel Lopetegi 'Urra' eta Hodei Iruretagoiena 'Izeta IV'-k askotariko harriak jaso dituzte.