Oñatiko Herri Egunak ez du hutsik egiten

Goiatz Arana Begiristain 2025ko urr. 4a, 16:52

San Migel jaietako kuttunenetakoa da oñatiar askorentzat Herri Eguna eta asko izan dira, aurtengoan ere, hutsik egin ez dutenak. Baserritar jantzita eta ondo pasatzeko gogoz irten dira kalera, eta bidelagun izan dute eguraldia ere.

Animaliak, artisau lanak, txistularien eta trikitilarien doinuak, taloak, sagardoa... osagai horiek guztiak izan ditu Herri Egunak, eta tartean izan da erakustaldi berezirik ere: ardiei ilea mozten eta astoei azazkalak mozten aritu dira, besteak beste.

Fruta eta barazkien erakusketa ere izan da, nola ez, eta gazta lehiaketa ere jokatu da. Herriko hamar gazta aurkeztu dira eta epaimahaiak Gomistegikoa izendatu du txapeldun; Landeta eta Gesaltza geratu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Goizeko giroa aparta izan da, eta egunari beste hainbeste eta gehiago geratzen zaio oraindik.

Erlazionatuak

Oñatiko Herri Eguna, argazkitan

Aitor Agiriano Arrese urr 04 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak