Plazako frontoiak herriko txapelketako finalak jaso zituen beste behin, eta herritarrek ez zuten hutsik egin jaietako ohiko kirol hitzordura. Emakumezkoetan, Zumaldek eta Mugarzak Ugarte eta Aizpurua izan zituzten aurrean, eta azken bikote honek lortu zuen txapela janztea azken tantora arte erabaki ez zen finalean (18-17). Gizonezkoen finala, berriz, ez zen horren parekatua izan; izan ere, Larrea anaiak 18 eta 8 nagusitu ziren Biain-Barrena bikotearen aurka.