Aurtengo San Migel jaietako egitarauan berriz iragarri dituzte auzoolinpiadak eta halan, gaur, egubakoitza, egin dituzte. Herriko hamar auzoetako jai batzordetako kideak hartu dute parte eta aurreko bi ekitalditan moduan, herriko hainbat puntutan proba eta jolas desberdinak egin behar izan dituzte. Bost proba guztira: Etxaluzen, edalontziak urez bete behar lastoa erabilita; Santa Marinan, zintzilik zeuden madariei koxka egin behar eskuak erabili gabe; Atzeko kalen, 'tiro al fatxa' jolasa globoekin; frontoian, zapi-jolasa eta txosna gunean, lasterketa.
Aurtengo sailkapena izan da: Kasablanka, San Lorentzo, San Migel Txiki eta Bidebarrieta. Lehen edizioan San Lorentzo izan zen garaile eta iaz Ugarkalde.
Bazkaria zuten amaieran txosna gunean.