Lesaka, Mungia, Castro, Erandio, Zarautz, Ugao, Eibar, Barakaldo, Berriz, Oñati, Gordexola edo Durango dira aurtengo pintura lehiaketan parte hartu duten margolarien bizitokiak. Horien koadroak daude, besteak beste, ikusgai kultura etxean zabalik dagoen erakusketan. Lehiaketara aurkeztutako koadroez gain, Oñatiko Margolariak taldeko kideek egindako beste hainbat pintura ere ikus daitezke.
Erakusketa urriren 10era arte egongo da zabalik, astelehenetik egubakoitzera, 18:00etatik 20:00etara –urriaren 4tik 6ra itxita egongo da–.