Jaiak berotzen hasteko, oñatiar jaioberriei ongietorria

Txomin Madina Milikua 2025eko irailaren 20a

Dagoeneko jaien bueltako ekitaldi finkoetako bat den Atsolorrean, iazko jaietatik aurtengoetara arte jaio diren 90 haur ingururi egin zaie ongietorria zapi bana jantziaz.

Oñatiko jaiek eztanda egiteko oraindik ere egun batzuk geratzen diren arren, gaur dagoeneko nabaria zen Oñatin ez zela iraileko ohiko asteburu bat. Izan ere, Haur eta Gaztetxoen Egunaren baitan Atsolorra ekitaldia egin dute.

Aurreko urteko jaietatik aurtengoetara bitartean jaio direnei ongietorria egiteko modua da Atsolorra eta gaur  90 ume inguruk hartu dute parte bertan; batzuek ia urtebeterekin, baina egon da baita ere orain aste bat baino gutxiago jaiotakorik. Ekitaldia hasteko, alkatea buru izan dutela  udalbatzako hainbat kidek zapiak jarri dizkiete umeei osoko bilkuren aretoan eta gero talde argazkia atera dute denek batera Foruen Enparantzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak