Oñatiko Jaiak 2025

Herri Eguneko bazkarirako 600 txartel saldu dira asteburuan

Oihana Elorza Gorostiza 2025ko ira. 15a, 14:21

Joan den urteko herri bazkarian.

Egubakoitzean jarri zituzten salgai tabernetan Herri Eguneko herri bazkarirako txartelak, eta denak saldu dira asteburuan: 602. Beste 98 txartel gelditzen dira eta kultura etxean eros daitezke.

Herri Egunean Zubikoan egin ohi den herri bazkaria aurten ere egingo da jendeak eskertu duela esan daiteke, egubakoitzean tabernetan salgai jarri zituzten txartel guztiak saldu dira-eta asteburuan: 602. 700 bat lagunendako tokia egongo da bazkarian eta gelditzen diren beste 98 txartelak kultura etxean daude orain salgai; kultura etxera joan behar da erosteko.

Txartelaren prezioa da 23 euro –12 urte arteko haurrentzako menu bereziak 11 euro–. Aukera egongo da, gainera, begetarianoa, beganoa edo glutenik gabekoa eskatzeko. Eskaera hori, baina, txartela erostean jakinarazi behar da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak